hurrengoa
metro geltokian gauerdian    Rockaren kantu-narrazioei eskainitako bildumaren hirugarren emaitza Aritz Brantonen eskutik. The Jam-en Down in the tube station by midnight ederra.
Urrun dauden trenetan sartzen ari diren urrutiko ahotsen oihartzuna: trenek etxera eramango dituzte, ahotsek maite dituztenengana, ahotsak betiko maite dituztenengana. Eskailera beiraztatuek eta zikinek nire urratsak errepikatu, eta nire pentsamenduak islatzen dituzte, hotz eta babesgabe, ia biluzik daude, goxoki paperak eta goizeko egunkaria izan ezik: Kotxe batek Jones jauna harrapatu du, heriotza eta tristeziaren titularrek biharko albisteak zabaltzen dituzte, eroak kaleetan zehar.

Eta metro geltokian nago, gauerdian.

Diru-xehe bila sakelan, eta Erregina atera dut, irribarrez, limurtzaile. Dirua sartu dut, eta nire atzean sari bat atera. Zurrumurruak itzaletan, ahots latzak, garrasika; nire zain, gorroto bizian. “Aizu, mutil!”, oihu egiten didate, “dirurik bai?” Eta nik: ”Diru pixkat badut, eta etxera eramateko kurri bat, etxera noa, emaztearengana, mahaia prestatzen ari da, nire zain dago, badakizue, edalontziei distira atera eta botilari kortxoa kendu”.

Eta metro geltokian nago, gauerdian.

Lehen, ukabil bat sentitu nuen, gero ostikada, ostean haien arnasa usain nezakeen. Taberna usaina zuten, eta kartzelarena, eta eskuin muturreko mitin gehiegi jaso dutenena. Bizitzak nire inguruan igeri egin zuen, begirada bat bota nuen, eta ito egin nintzen bizitzan beran. Larru marroiaren usainak eguraldiarekin bat egin zuen; nire begiak, belarriak, sudurra eta ahoa bete zituen: engoitik ezin nuen ikusi, entzun, hitz egin...

Eta metro geltokian nago, gauerdian.

Han, lur gainean etzanda, ero ateo batek egindako pintada izan zen ikusi nuen azken gauza: ”Jesusek salbatzen gaitu”, eta British Railek afixa batek zion: ”Egin ihesaldi bat, gozatu gaur opor-egun merke batez, egizu gaur!” Nire bizitza gogoratu eta emaztea ere bai, nire giltzak hartu zituztelako ni naizela pentsatuko du, eta ardoak indarrik gabe egongo da, eta kurria hotz.

Eta metro geltokian nago, gauerdian.

Ez dut metro geltokira joan nahi, gauerdian.