• 1
  • 2
hurrengoa
liburu autopsiak    Brian Dettmer (1974) Naperville, Illinois-en jaio eta hazi zen. Dettmer-en lehen lanek kodeak eta hizkuntzarekin zuten zerikusia. Braille hizkuntzan, morse kodean edo zeinuen hizkuntzan oinarrituriko margoak egiten zituen. 2000. urtean hasi zen liburuak mozten eta kola erabiltzen. Egun, aurretik existitzen diren euskarriak manipulatu eta arte pieza berriak sortzen dihardu. Dettmer-ek topatzen dituen hiztegi, entziklopedia, zientzia, ingeniaritza, arte, historia, medikuntza, komiki, atlas edo irudiak izan ditzakeen edozein libururen orriak itsatsi eta ostean kuterra hartuta, mozten joaten da agerian aukeratutako hitza edo irudia soilik utziaz. Modu honetan liburuaren hiru dimentsiotako irakurketa berria egitea lortzen du. Bere lana ez du inoiz liburuan ez dagoen elementuekin osatzen. Eta jakina pieza bakoitza originala eta bakarra da.