• 1
  • 2
hurrengoa
annette kellerman-en alde eta erabakitzearen eskubidearen kontra    Historiaurrean ezagutzen zuten bainujantzia. One million years before Christ filman, Raquel Welch animalia-larruz eginiko modelo interesgarria da frogarik garbiena. Guk, Bibliaren eta zinemaren artean, bigarrenaren egiazkotasunean sinesten dugu gehiago. Ondoren etorri ziren Egipto, Erroma eta abar. Ez dugu, ordea, bainujantziaren errepaso historikoa egin nahi.

Emakumearen bainujantziak azken 100 urteetan izan duen paper iraultzailea aipatu nahi dugu labur-labur. 1907an, Bostonen, Annette Kellerman izeneko igerilari australiarra atxilotu egin zuten, besoak agerian eta txorkatiletatik leporaino tapatzen zuen bainujantzi bat eramateagatik. Europan bainujantzi horiek modan bazeuden ere, gehiegizkoa zen AEBetako moral puritanoarentzat. Komunikabideek orrialde eta iritzi-artikulu ugari eskaini zizkioten Kellermanen jarrera “zikin” eta “lotsagarriari” denbora luzean. 1920an, Harper´s Bazzar aldizkaria izan zen lehena korrontearen kontra igeri egiten. . 1952an, Esther Wiliams-ek Kellermanen bizitzan oinarrituriko Million Dollar Mermaid filmatu zuen (Erresuma Batuan The One Piece Bathing Suit izenburua izango zuen). Eta, Kellerman atxilotu eta ia 40 urtera, film hartan kontatzen zen istorioak eta ageri ziren bainujantziek polemika piztu zuten berriro. Ziur historiaurrean ere bazegoela Raquel Welch-en bularra tapatu nahi zuenik. Egun, gero eta herrialde gehiagotan aurkezten dute burkinia bainujantzi normal gisa. Ez soilik herrialde islamiarretan. Kristauen artean ere, bainujantzi kode bereziak dituzten igerilekuak ugaritzen ari dira. Bai, guk ere ezagutzen dugu ¨emakume bakoitzak erabakitzen du zer eraman nahi duen¨ diskurtsoa... baina ez gaude ados. Badira erabaki ezin diren gauzak. Askatasuna, adibidez. Badagoelako, askatasunaren eta esklabutzaren artean, esklabutza aukeratuko lukeenik.