paperpapers
hurrengoa

apaches

la felguera

Parisko kaleetan barna zebiltzan apatxeak ez ziren indioak, gaua apatxe dantzan pasatzen zuten kalekume, gaizkile eta anarkistak baizik. Lapurrak, proxenetak eta prostitutak ziren, baina baita burgesia esplotatzailearen eta boterearen aurka altxatu zirenak ere. Otsoari aurre egiteko otso bihurtu ziren gazte nihilisten talde basatia. Liburuaren edizio ederrak manifestu, artikulu eta argazki ugariz erakusten digu guretzat, behintzat, ezezaguna zen azpikultura hura.

hurrengoa

ilunpeen bihotzean

joseph conrad itzulpena iñaki ibañez

Josph Conradek gaztetan Kongora (artean Belgiarren mende zegoena) egin zuen bidaiak arrastoa utzi zuen haren bizitzan. Leopoldo erregeak Afrikako kolonietan ezarritako bortxakeria eta terrorearen erregimena salatzeko, Marlow izeneko marinelaren joan-etorriak kontatzen dizkigu. Bidaia horretan nahastu egingo dira giro itogarriak eta sukarrak eragindako irudiak, marinelaren hausnarketa, zalantza eta kezkekin. Honez gero klasiko bihurtu den honetan, abentura-liburutik harago joaten asmatu zuen Conradek.

hurrengoa

hiri hondakin solidoak

jon alonso

Zer egingo genuke Enekoitz Ramirez gabe? Gure letren errepublikak merezi zuen pertsonaia da. Ohituta gaude atzerriko nobela beltzetako pertsonaiekin atzerriko geografietan ibiltzen. Jon Alonsok, ordea, hurbilago sentitzen dugun noir aukera eskaintzen digu tarteka. Pasioz irakurtzen ditugu eskandinabiar detektibe existentzialisten hausnarketak, bizarra egiten ez duten italiar ikertzaileen ohiturak, gabardinadun polizia frantsesen harrokeria, eta AEBetako ikerlari alkoholikoen gorabeherak, baina Lanbas eta haren mundua, pasioz irakurtzeaz egiten dugu.

hurrengoa

los lanzallamas

rachel kushner

Motorra gidatzen den modura idatziriko eleberria da. Gauza ugari pasatzen da abiadura handian, baina, aldi berean, badago kamara geldoaren nolabaiteko sentsazio bat. 70eko hamarkada da, eta, bere Panzone motorra gidatzen, Reno izeneko emakume gaztea. Utah-tik New Yorkera abiadura bizian. Artista da Reno. Zinema esperimentala egin nahi du. Eta bizitza zer den ere esperimentatu. Hiriko arte-eszenan murgilduko da. Jende interesgarria ezagutuko du eta… irakur ezazue jakimina baduzue.