neo rauch auf botzöw
irudia
Berlingo kaleetan, kartelak, aurrekoa kendu gabe, bata bestearen gainean jartzen dituzte. Estratoak balira, denboraren iraganaren lekuko. Flysch bat bailiran hiriaren kultur dinamikaren erakusgarri. Trostrase kaleko denbora makina hauetako baten azken geruzak abduzitu ninduen. Agerraldi rauchianoa izan nuen. Neo Rauch auf Botzöw.

Botzöw, kulturara bideratu den garagardo fabrika zahar bat da. Ez zaigu ezeza- guna egiten kontua. Besterik gabe esango dugu, Berlingoan, beharraren arabera hazten doan proiektua dela eta fabrikaren ondare industriala aprobetxatu eta are gehiago, balio erantsia ematen diola guneari. Nortasuna eta izaera propioa duen gunea da. Bat batean zigarreta bat erretzeko gogoa. Bihar Botzöw-ra kartelean ageri den Neo Rauch-en erakusketara faltarik gabe.

Leipzig-ko eskolako pintore honen lanean adierazgarri jakin batzuk daude: tamaina handiko koadroak, kolore eta kromatismoen erabilpen zehatz eta originala, pintura historiako erreferentzia ugariren nahasketa,... Neo Rauch da ziurrenik pintura garaikidearen korronte gehienak barneratu eta zerbait propioa egiteko gaitasuna duen pintorea. Baina hau iritzi bat besterik ez da. Rauch-en pinturaz gehiago jakin nahi duenak bilatu dezala bere kaxa. Botzöw fabrikako erakusketan sentitutako zirrara ezin dudalako deskribatu. Eta ahalko banu ere ez nuke egingo. Eta Botzöw proiektuaren inguruan zer esan... beste zigarro bat erretzeko gogoa dudala. Banoa kalera.

P.D.
Koadro bat lapurtzeko adorerik ez nuen izan, baina sarreran degoen poster handi, eder eta tolesturarik gabekoa nirekin etorri zen etxera.