hurrengoa
thebaldian: Troy McClure    Kaixo Troy McClure naiz eta ̈Hau nire bizitza da ̈ aurkeztera natorkizue.

Matt Groening-ek marraztu baina Philip Edward Hartmann izeneko aktore kanadiar batek jarri zidan ahotsa.

Troy McClure izan aurretik, Hartmann, Saturday night Live saioan zortzi denboraldi egin zituen.

Saioan, besteak beste, Ronald Reagan Charlton Heston, Frank Sinatra Jack Nicholson, Barbara Bush edo eta Bill Clintonen imitazioak egin zituen.

1991. urtetik 1998 urtera, The Simpsons saioan aritu zen, batez ere Troy McClure-ren papera eginez.

1987. urtean, hirugarren aldiz ezkondu zen. Oraingoan Brynn Omdahl izeneko emakume batekin.

10 urte beranduago, lotan zegoen bitartean, Brynnek, 3 tiro bota zizkion buruan Hartmanni. Handik ordu batzuetara bere buruaz beste egin zuen.

The Simpson-s saioko arduradunek ordezkaria bilatu beharrean Troy McClure pertsonaia ezabatzea erabaki zuten.

Eta hau izan da Troy McClure-ren azken aurkezpena.
And this has been Troy McClure’s last introduction.