hirigrafikoak
irudia
Europako lau portu hiri: Oporto, Bordele, Hamburg eta Bilbo. Ibai ertzeetan eraikitako portu hiriak dira laurak. Portu hirietan gertatzen ohi den moduan, beren kaleetan, jatorri askotako gizarteak eta kulturak egiten dute topo. Aniztasun hori irudikatzeko, kale horietako denda, gune eta negozioen letreroei erreparatu diegu. Batetik, hiri bakoitzaren nortasun propioaren ispilu grafikoa direlako, eta, bestetik, globalizazioak ere grafikoki, ikonografikoki eta tipografikoki gure mundua nola eraldatzen eta berdintzen ari den erakusten dutelako.