audio
hurrengoa

Adore life

Savages

Diskoa irekitzen duen The Answer abestiak aurreratzen du atzetik datozen abestietan aurkituko duguna: post punk dosi zuzen, indartsu eta gordina. Savages forma onean da eta amodioa hizpide duen disko honetan garbi erakusten du hori. T.I.W.Y.G., When in love eta Sad person kantuek ondo eusten dute lan osoan zehar banatzen den tentsioa.

hurrengoa

Han!

Han

harrapatzen zaituzte Madamme eta Igeri egiten abestiek. Hori erritmo bizi eta kutsakorrari esker lortzen dute izan ere maisuki trasmititzen dute 90eko hamarkadako indie-rockaren arima. Diskoa agurtzeko aukeratu duten Han kantuak borobiltzen du lana.

hurrengoa

New view

Eleanor Friedberger

70eko hamarkadako kantautoreen eraginarekin jarraituaz Eleanor Friedbergerrek giro akustikoak aukeratu ditu lan berria osatzeko. Lasai entzuteko abestiez beteta dago eta nostalgiak, barkardadeak eta desamodioak bete dute lan berria. Ez pentsa disko tristea denik, Sweetest girl, Open season eta Because I asked you emozionatzeko sortu ditu.

hurrengoa

Have you in my widerness

Julia Holter

Feel you eta Sea calls home abestiek argi erakusten dute lan honen jatorria: pop argitsura eta erosora jauzia egin du Julia Holterrek. Ahots joku bikainen eta konponketa ederren arteko dialektikak 2015eko disko onenen artean kokatu du lan hau. Egitura konplexu eta sinpleen arteko jokoei esker eroso entzun eta gozatzen den diskoa da.

hurrengoa

Not to dissapear

Daughter

ndie folk doinuetatik dream pop giroetara mugitu da Daughter hirukoa bere bigarren diskoan eta Beach House bezalako taldeen soinura gerturatu da. Aurreko diskoko Smother abesti biluzia soinu geruza ezberdinek betetako New days, How edo Doing the right thing bezalako abestiek ordezkatu dute. Amets egiteko kantuak.

hurrengoa

The waiting room

Tindersticks

Suart Staples-en ahotsak gidatzen duen taldeak betiko dotoreziarekin jarraitzen du hamargarren disko honetan. Tindersticks-en musikan sumatzen den misterio kutsuari jazz konponketak eta doinu instrumentalak batu dizkiete. Were we once lovers? abestian baxuak disco musikara gerturatu eta Staples-en ahotsarekin batera hipnotizatu egingo zaitu: bikaina.