paperpapers
hurrengoa

el camino de los difuntos

francois sureau

48 orrialde. Baionan, 2012ko apirila eta maiatza bitartean idatzia. Sureau legegizonak Parisko Errefuxatuen komisionatuan lan egin zuen urte askotan. Errefuxatu ugariren kasuak pasa ziren bere eskuetatik, horien artean, Javier Ibarrategui etakidearena. Ibarrategui Frantzian bizi bazen ere eta erakunde armatuarekin loturarik ez bazuen ere, Errefuxatu komisionatuak Frantzian geratzeko baimena erretiratu zion. Ondoren gertatu zena ez du burutik kendu ahal izan azken 30 urteetan Sureauk. Gure ̈gatazka ̈ gureak ez diren begietaik irakurtzea ariketa interesgarria da.

hurrengoa

beti oporretan

harkaitz cano

Argia, kresala, freskotasuna, jendea, spritza... beti hizpide, “oporretan” hitza oroitzean. Horregatik, Canoren ipuin sortari prosa leuna eta dotorea ezin hobeto doakiola prentsatzen dugu. Bestalde, beti oporretan egonagatik jaia bermatuta dagoela uste duenak, horrek bai jai. Festa, aisia eta axolagabekeriaren itzalean eta aitzakian, orduan ere ezinegona erraz nagusitzen da narratzen diren gertakizunetan. Errealitatean bezala, alegia. Hortaz, bermuta eskuan eta oporretan bazina bezala irakurri liburu hau. Beti oporretan egotea posible dela sinetsi. Baina ez ahaztu zure bizkarra zaintzea.

hurrengoa

hondamendia

xabier montoia

Berdin dio noiz. Berdin dio Adam eta Ebaren garaian kokatzea, berdin dio gaur egungo ipuina izatea edo etorkizunean kokatzea. Berdin dio. Montoiaren azken liburuko ipuin guztietan arnasten da hondamendia. Hondamendi arin eta ia ikusezinetatik hasita, agerikoenetara. Izenburuarekin asmatu du idazleak. Hondamendi ezberdin guzti horien deskribapena oso kontzeptu ̈montoiarra ̈ dela ere esan genezake, ipuin guztietan sentitu dezakegulako edozein unetan guztia pikutara joateko zorian dagoela.

hurrengoa

ituskizuna

itu banda

Formatu handiko desplegablea da Itu bandak iazko urrian kaleratu zuen Ituskizuna. Poesia, narrazioa, antzerkia, ilustrazioa. Guztia ironia eta agitprop kutsuaz. Ez dugu, jakina, edukiari buruzko komentariorik egingo. Horrelako proposamenak norberak deskubritu behar dituelako. Edo norbaitek oparitu behar dio ituskizuna bezalako artefaktua. Kasu honetan, ez lapurtu. Honelako egitasmoak hain dira urriak gurean, zaindu eta elikatu beharko genituzkeela.