auto-ieroglifikoak
irudia
Diego Sanchez-en proposamen grafikoa collage sinpleekin eginiko auto-erretratuakzirela iruditu zitzaigun hasiera batean, baina auto-erretratuak baino auto- ieroglifikoak direla uste dugu. Ez du estetizismoa helburu. Collagea ulertzeko modu minimalean oinarrituta, ahalik eta geruza eta irudi gutxienekin egiten du bere buruaren erretratua artistak. Collage hauetan, irudien integrazioa irudirik ez integratuz lortzen du hain zuzen ere. Irudiotan, bere burua azaldu baino, bere buruaz ulertzen ez duena islatzen saiatzen dela iruditzen zaigu.