gurutze berdea
irudia
Ideia eta artikulu asko geratu zaigu sekula argitaratuko ez ditugun datozen the baldeetarako. Horien artean hauxe zegoen. Bere erresistentzia eta kemenagatik amaiera zenbaki honetan kaleratzea merezi zuen. Bost urtez egon da, futbolari ez oso trebeen moduan eserlekuan eserita bere txanda noiz iritsiko zain. Eta bere txanda ez zen sekula iristen. Beti zegoen artikulu edo proposamen egokiagoren bat. Horregatik, hain leiala eta fidela izan den komodin artikuluak argia ikustea merezi zuela iruditu zait. Eta ze demontre, azken 5 urteotan, munduko lurralde ezberdinetako farmaziei argazkiak ateratzen ibili naizenez, bilduma zabal horren lagin txiki bat erakustea merezi zuela pentsatu dut. Balio dezala gainera, zenbaki honen edukiarekin zerikusirik ez duen artikulu honek, beti hurrengo baterako geratzen diren artikulu-komodinei omenaldia egiteko