hurrengoa
haka    "Ka mate"

Ka mate! Ka mate! Ka ora! Ka ora!
Hiltzen naiz! hiltzen naiz! bizi naiz! bizi naiz!
Ka mate! Ka mate! Ka ora! Ka ora!
Hiltzen naiz! hiltzen naiz! bizi naiz! bizi naiz!
Tenei te tangata puhuru huru
Hau da gizon kementsua
Nana nei i tiki mai
Eguzkia ekarri zuena
Whakawhiti te ra
Eta berriro dirdira arazi zuena
A upa....ne! Ka upa...ne!
Pauso bat gora! pauso bat gorago!
A upane kaupane whiti te ra!
Eguzkira!
eguzki dirdiratsura!
Hi!
1969. urtean Zelanda Berriko rugby taldeak Bledisloe Cup txapelketa irabazi zuenean, jarraitzaile koadrila bat Nelson hiriko bidegurutze batetara atera eta trafikoa eten egin zuen errepide erdian Haka dantzatzen hasi zenean. Gertaera hark isla izan zuen komunikabideetan eta All Blacks-ek jokatu zuen hurrengo norgehiagokan Haka dantzatu zuten euren zaleen omenez. 1905ean, Zelanda Berriko errugby taldeak bira egin zuen Europan. Goitik behera beltzez jantziak ateratzen ziren zelaira eta orduz geroztik deitzen zaie “ All Black”. Rugby talde mitiko hura izan zen partidua hasi aurretik, eta gerlari maorien ohiturei jarraituaz, aurkarien aurrean Haka guda dantza dantzatzen hasi zena. Urteak pasa ahala ohitura desagertzen joan zen aipatu dugun gazte koadrilak Haka dantzatuaz trafikoa eten zuen arte.
Hainbestekoa izan zen Hakaren arrakasta, Ozeano Bareko beste hainbat irletan ere Haka dantza berreskuratzen hasi zirela. Bai eta berriak sortu ere. ”All blacks” taldeak adibidez 2005. urtean Haka berri bat estreinatu zuen, Haka Kapa o Pango izenekoa. Guri ordea, ez zaigu aurrekoa bezain beste gustatzen. Haka berriaren hitzetan gehiegi nabari da kirolerako soilik sortua izan dela. Edozein futbol taldeko ereserki ergela dirudi. Guk aurrekoa nahiago dugu. Te Rauparaha gudariak konposatu zuena 1820 inguruan eta ezagunena: Haka Ka Mate.