hurrengoa
street fooding in bangkok    Aurreko the baldeetan, Pekos Pantxinet, gure Jamie Oliver partikularrak, (Pantxinet chef-ak ez du telebista saiorik, alkandora garestirik ez du janzten, gazte problematikoak salbatzeko oenegea sortu ordez irabazitako dirua bizioetan gastatzen du eta ez da ilehoria, baina zer egingo diogu, gurea da eta maite dugu, munduko leku ezberdinetako bitxikeria gastronomikoak ekarri dizkizue. Aurretik, cannabis sushia, Indiako spice girls-ak, “gominola” errezetak, sudur jana eta mundu zabaleko beste hainbat gutizia ekarri dizkigu. Orain Tailandiara jo du, urrezko triangeluko opioa eta lady-boy irribarretsuen herrialdera. Bangkok-en milaka janari postu topatu daiteke eta arrazoi horrexegatik da hiri aproposa street fooding-a egiteko. Txiringito horietan aurkitu daitekeen eskaintza anitza da: mota guztietako animalia bizi, barazki, fruitu, eta landutako jakiek Bangkok take-away erraldoi batetan bihurtzen dute: pat paneng, pat-thai, kow soi, som tam, toong tong, ...
Pekos Pantxineten azken aholkua: street fooding-ean aritzeko gomendagarria da gerri elastikodun txandala janztea.
Droga turismoa eta turismo sexualak plazer handia ekar diezazukete, gaisotasun politikoki ez zuzenak eta Tailandiako gizonezkoen “erresidentzia” batean 20 urteko egonaldia ere. Hori norberaren aukera da. Guk proposatzen dizuegun street fooding-arekin, okerrenera, fortasec tratamendu bat jasan beharko duzu.