hurrengoa
the baldians 7- Dieguito el Malo    48 urte ditu. Horietatik 30, 18 erreformatorio eta beste hainbeste kartzelatan emanak.

30 ihesaldi ditu bere curriculumean.

Copel preso koordinakundearen buru zelarik, 600 presok ihes egiteko besteko tunelaren eraikuntza antolatu zuen. Estoldetara iristen zen zuloa goilareekin egin zuten. Azkenean, 45 presok egin zuten ihes. Europan egindako ihesaldirik jendetsuena da.

Kartzelan, irakurtzen eta idatzen ikasi zuen eta bi liburu argitaratu zituen: "La fuga de los 45" eta “Atraco a bancos”.

1983an askatasuna lortu zuen indultu bati esker. Ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen. 1992an kartzelaratu zuten berriro delitu zahar bat zela kausa. Hiru hilabete geroago, emazteak bere buruaz beste egin zuen eta bost urteko alaba kable batzuk ukituta elektrokutatu zen.

"Kalera atera nintzenean banku bat atrakatu nuen emaztea eta alabari hobi bat erosi ahal izateko".

Iaz, baldintzapeko askatasunean zegoela, supermerkatu bat lapurtu zuen. Poliziak kaba botila bat edaten harrapatu zuen. 2009. urteko azaroan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.