paper
hurrengoa

peepshow

bunny yeager. st martins press

50. hamarkadako pin-up edo egutegiko neska argazkien bilduma eskaintzen digu liburu txiki honek. ¨Anorexia¨ hitza Star Trek telesaileko planeta bat besterik ez zen garaietan, emakumeen gorputz biluzi eta borobilek bizipozerako gonbidapena dira. Liburu hau, erotikoa, kitsch-a, sedukzioz beterikoa eta nostalgia puntu batekin eginiko bilduma ederra da. Eta berezitasun gisa, liburuak dakartzan betaurrekoei esker irudiak 3 dimentsioetan ikusteko aukera.

hurrengoa

arthur and george

julian barnes. anagrama

Intrigazko nobela honetan ia gehien gustatu zaiguna protagonistetako bat izan da: Arthur. Detektibe kirolzale eta zoriontsua da Arthur eta klitxea apurtzen duelako soilik merezi du liburuak. Viktoriar arotik modernitatera bidean dagoen Ingalaterra azaltzen zaigu, tradizioa eta berrikuntzaren artean ematen diren talkekin. Narrazioak ere bide horiek jorratzen ditu, detektibe nobela tradizionaletik edaten badu ere, badu historia, eta biografia kutsurik.

hurrengoa

cuore

grupo zeta

Kostata baina azkenean iritsi dira ¨anglo¨ ukituko txutxumutxu aldizkariak. Gupidarik gabeak, aldizkariko erredaktore izateko putakume masterra gainditu beharra dagoela zin egingo genuke. Primeran pasatzen dugu Cuorerekin, espainiar prentsa arrosean gai moralak epaitzen diren bitartean ( banaketak, adarrak, jaunartzeak,...) kutsu ingelesa duten aldizkari hauetan edozein tontakeriak ¨famosoen¨ bizkarretik zuzenean barre egiteko aukera ematen digutelako ( janzkera, legez kanpoko bizioak, ebaketa estetikoak ,...). Hurrena arte... bihotztxoak

hurrengoa

hamaseigarrenean aidanez

anjel lertxundi eta antton olariaga. erein

Lertxundik eta Olariagak komiki bihurtu zuten gehienok zineman ezagutu genuen istorio hau. Tinta beltzean azaltzen zaizkigu hemen pantailako Bisquert eta Garmendia. Eta berez ezaguna zaigun istorio honek sentsazio berriak piztu dizkigu biñetetan ikusitakoan. Lertxundiren kontakizuna Olariagaren marrazkietan bezain ilun eta gogorra ez da inoiz izan. Komikiaren lehen edizio hau altxor bat da, eta beste behin errepikatuko dugu ez dizuegula utziko. Saiatu liburutegian.