hurrengoa
the baldians 6- enos    1961. Cape CaƱaveral. Florida. Atzera zenbaketa: 3, 2, 1...

Amstrong-ek ilargia zapaldu baino 8 urte lehenago, Enos txinpanzea bidali zuten espaziora.

Gizakia (homo sapiens) eta txinpanzearen (pan troglodytes) genoma igoala da %99 batean.

Espazio ontzian, arazo elektronikoak medio, Enosek, aurreko 10 hilabeteetan izandako entrenamenduetan ikasitako aginduen kontrakoak jasotzen hasi zen.

Operazio bat gaizki egiten zuen bakoitzean deskarga elektrikoa jaso beharrean, operazioa ongi egiten zuenean jasotzen zuen zigorra.

NASA-ko ikerlarien ustearen kontra, operazioak ongi egitea aukeratu zuen Enosek. Ondorioz, lurrera bueltako bidean deskarga elektriko mordoa jaso zituen.

Laika zakurra ez bezala, Enos lurrera itzuli zen. Laika zakurra ez bezala, Enos-i ez zion kanturik eskaini Mecano taldeak.

Bere torturatzaileek heroi baten moduan egin zioten harrera Enosi.

Espazioan ibili ostean, kaiolaturik bizi izan zituen hil arteko egunak.