hurrengoa
paisaiaren eskala edouard decam & inhar imaz   I  edouard decam Zein dira mendiko paisaia bat aurrez ikusteko, berarekin harreman sentikor bat gauzatzeko, berarekin mantentzen dugun erlazioa ulertzeko ditugun tresnak?
Irudiz bi elementu kontrajarri, gizakiaren ekintza alde batean eta paisaia berak dituen osagarriak bestean, oso bat bezala ikus ditzakegu, leku batekin erlazio min bat sortzen lagunduko gaituena, sentikortasun berri bat azpimarratuko duena, leku horren izaera sakona nabarmenduko diguna.
Eraikin estatikoei so egin; mendi urtegiak.
Mugimendu sumaezin bati so egin; ur atxikitzea.
Ura, urtegia, paisaia alderatu, ingurugiroa ulertu, bere mugak sentitzea lortu.
Mendi urtegiak arkitektura obra bat baina gehiago dira, bi bailaren artean kokatzen den pareta bat baino gehiago.
Masa estetiko bat, muga, instalazio, uraren joan etorriekin bizi diren bi multzo autonomo; ura, beharrezko elementua, zeinen bolumena, masa, indarra eraikinaren esentzia baitira.
Urtegia, ororen gainetik elementu tekniko bezala ikusia, leku batean sartzen da, perspektibak, paisaiaren eta bailararen ikuspuntuak aldatzen ditu.
Urtegiak eta ur atxikitzeak bailara berri bat sortzen dute, paisaia berri bat.
Eraikin tekniko hau ingurunearekin jolasten da. Neurriak, ur bolumenak, eragindako elektrizitate kantitateak, turbinen indarrak, bailararen ikuspuntu berriaren atzean gordetzen dira eta azken hau ez dugu jada zenbaki eta neurri multzo bezala ikusten baizik eta paisaia berri bat bezala.
Lehen mendi paisaia bat, gaur egun beste bat. Paisaia bat, ez jada konstante ekologiko bat, baina ekintza artistiko bat.
Argazkiak begirada berri hau nabarmentzen laguntzen digu, historia, eskalak, urtegia eta paisaiaren artean dauden mugak eta harremanak atxikitzen eta ulertzen. Bi masen topaketa paisaiaren eskala ulertzeko.

(Paisaiaren eskala EDF fundazioaren diru laguntzarekin eginiko ikerketa lan bat da).