hurrengoa
spice girls    Peru Almandoz sukaldariak eta Igor Seijo argazkilariak Indiako espezia lur, lantegi eta langileak ezagutzeko eginiko bidaian oinarriturik. cinnamon
Naturazalea da. Erramuaren familiako arbola baten azaletik sortua izan zelako ziurrenik. Gozoa eta beroa da, baina neurria hartu behar zaio gozotasun horri, pikantea bihurtu ez dadin. Afrodita jainkosaren alaba pontekoa. Bidaiatzea gustatzen zaio eta mundu osoko bazterretara iritsi da.

vanille
Espainolek eman zioten izena, orkidea lore berezi honen lekari. Eguzkitan egotea atsegin duenez beltzarandu egiten da berehala. Edertasun handikoa, inguratu eta usaintzen duenak bereak egin du. Haren lurrinaren lilurapean eroriko da salbaziorik gabe. Bost Spice Girl-etatik mimosoena da.

ginger
Sustraia da bere gorputzeko atalik miretsiena. Atal honek gainera gizaki itxura du eta bereizitasun honek sen handia eman dio historian zehar. Bostetatik ameslariena da eta beste inork eskaintzen ez duen freskotasun eztanda eragiteko gai da. Asian eta Afrikan bizi diren sendi bereko bi familia daude.

curry
Tamilen tarmoul hizkuntzatik datorkio "nahasketa" esanahia duen izena. Izen hori izateko gutxienez 3 osagai behar ditu. Osagai ezberdin ugari onartzearen ondorioz, izaera ireki eta aldakorrekoa da. Nortasun handikoa eta zorrotza eta haserretuz gero berehala ahazten ez den horietakoa.

clove
Loratzen ez den lorea da eta horrek mina eragiten dio. Loratu aurretik jasotzen dutenez atsekabez bizi denaren mikaztasuna darama itsatsita azalean. Guztien artean isilena bada ere ezinbestekoa da oreka mantentzeko. Mina eta mikatza da, baina badu sekretu bat: Lore izatera iristen ez bada ere bere barru aldean fruten lurrina ezkutatzen du.