• 1
  • 2
hurrengoa
tiger lily harkaitz cano   I  manu munitegiandikoetxea Kontua hau zen: posible ote zen Manuren irudi indartsuak azpititulatuko zituen hitzak topatzea? Irudiak ilustratu gabe eta errepikakor suertatu gabe haiei lagunduko zien testua behar zuen izan. Woody Allenek "What´s up, Tiger Lily?" filmean egin zuena egitea erabaki genuen, azkenik: filma bikoiztea, filmeko ekintzarekin zerikusirik ez zuen testu batekin. Baina zein testu? Ahor dilema. Lizunkeriaren gainean (?) berbetan ari ginela, artistak bere lan-mahaian zituen irudi guztiak mahaitik lurrera bota zituen bere sukarraldietako batean, mahaia ohe bihurtu nahian, nonbait. Oso pelikuleroa, inondik ere. Libidoaren sumendikeria, desordenaren ibaia, kaosaren zentrifugatua... Lasaitzeko eskatu nion Manuri: latigoa erabili behar izan nuen. Diziplinarik gabe ez goaz inora. Egoera konpondu beharra zegoen kontrola erabat galdu aurretik. Bibliotekara jo eta Juan Navarro Dagnino fragata kapitain falangistak 1944. urtean argitaratutako Naufragoendako eskuliburua begiz jotzea, dena bat. Eskuliburu honen lehen orrialdean ohartarazten zaigunez, salbamendu txalupa orotako emergentzia-kaxan derrigor eraman beharrekoa da liburuxka. Falangearen lizunkeria, naufragioa eta sexua, segida berean. Serio demonio idatzita egon arren, komikotasunera nahi gabe lerratzen da Dagninoren testua. Serio demonio aritu arren, komikotasunera nahi gabe lerratzen zaigu sexua.
Help niri!

“Intrucciones para naufragos” 150 aleko liburu berezi honek Manu Muniategiandikoetxearen marrazki erotikoak biltzen ditu.