hurrengoa
UVA: United Visual Artist funtsak.net   Nortzuk zarete eta zer-nolako sormen lanak eskaintzen diozue ikusentzunezko munduari?
Une honetan 8 gara UVAn. Bakoitzak bere eremua duen arren, "crossover-a" asko dago, hau da, guztiok eskua eremu bat baino gehiagotan sartzen dugu – guztiok gara kide-sortzaileak.

Azken aldi honetan zuek sorturiko musika zuen ikus-entzunezko sormenei gehitzen hasi zarete. Musika eta irudiaren elkartze honetan batak besteak baino pisu handiagoa al du?
Orain konposizio eredu berri baterantz ari gara hurbiltzen non musikarentzako irudiak edota irudientzako musika sortu beharrean, sortzen ditugun lanek bi osagai dituzte: bisualak eta entzunezkoak. Lan hauek algoritmo eta sekuentziadorea erabiliz sor daitezke, baina lan egiteko modu hau erabat ezberdina da...

Nola sortzen duzue? Zer puntu daukate bi diziplina hauek amankomunean... zer da? Erritmoan oinarrituriko zerbait da edo bien arteko sinkronizazioa?
Ideia batzuk aukera teknologikoei esker datozkigu, beste batzuk idei bisualetatik eta beste batzuk musikan aurkitzen ditugun ideia dira. Ez dago finkatutako araudirik. Abesti batzuk erritmoan bakarrik funtzionatzen dute, beste batzuk melodikoagoak eta sentiberagoak dira. Beste batzuk ordea ehundurak baino ez dira. Momentu zehatz batzuetan sistema bisualek soinua ateratzen dute eta hori dela eta soinuak makina baten antza gehiago du eta musika "tradizionala" ez dirudi. Beste unetan sekuentziatariko lan musikalek eragiten die irudizko lanei. Gero, beste une batzuetan biek, musikak eta irudizko elementuak, elkarri eragiten diete feedback loop-a sortuz. Emozio eta erritmo ugari sortzea da ideia.

Irudia eta soinua bateratzeko beste modu batzuk ere lantzen dituzue... ehundurekiko asoziazioa, emozioak, kontzeptuak...
Irudiek musikari emoziozko beste kapa bat eta esanahi berri bat eman ahal diola pentsatzen dugu.

Massive Attack eta U2-ren antzeko taldeentzat lan egiten duzuenean, nola prestatzen duzue egin beharrekoa? Edukiak sortzeko askatasunik ba al duzue ala taldearekin hitz egiten duzue edukiei buruzko akordioa lortzeko?
Talde bakoitzaren arabera izaten da. Kasu guztietan bezero batentzako ari gara edukiak sortzen eta haiek dute kontrola. Massive Attack taldeari dagokionez, lana gure kabuz sortzeko askatasun gehiago daukagu, hala ere, jarraitu behar dugun lan ildo bat markatzen digute, eta taldearen iritziak errespetatzen dira. U2-ren kasuan lan zehatz bat egiten genuen biraren zuzendariarentzat beste hainbeste sortzaileekin batera. Taldearekin ez genuen inolako harreman sortzailerik.

Lana prestatzeko kantuen egitura eta intentsitatea aurretik ikertzen duzue ala kontzertua osotasunean?
Taldeekin lan egiten dugunean beraien munduan murgiltzen gara, beraien musika entzun, kontzertu grabatuak ikusi... ikuslearen tokian sartzen saiatzen gara. Oso garrantzitsua da hasieratik asmatzea. Gauzak ez errepikatzearren aurretik egindakoa ikustea garrantzitsua izaten da.

Zuen proposamen artistikoetako ezaugarri bat LED pantailen erabilera da... Zergatik hasi zineten pantaila hauek erabiltzen? LED-a nahigo duzue proiektutako bideoa baino?
Massive Attack taldearen lehen birarako eskakizunean informazio digitalaren nozioa eskatu ziguten eta LED digitala soluziorik onena zen. Ez gaude LED-ekin "ezkonduak", baina gure estiloari lotzen zaiola egia da. Aplikazio gehienetarako nahiago izaten dugu proiekzioa baino intentsitate, zehaztapen eta emisio handiagoko argia duelako. Ez da pasiboa.

Zer-nolako garrantzia dute gai sozial eta politikoek zuen lanean?
Garrantzitsua da baina nahiago izaten dugu subliminala izan dadin. Nahiago dugu erantzun emozionala eta pentsakera kritikoa eragin iritzi zehatz bat predikatu baino.

Nola ikusten duzue sormena ikus-entzunezko eremuan etorkizunari begira?
Gero eta jende gehiagok produkziozko baliabideak zuzenean hartzen ditu, jendeak berak software-a sortzen du eta ez du dendetara jotzen produktu estandarren bila. Gero eta jende gehiagok programatzea uste baino errazagoa dela ohartzen ari da eta artea sortzeko pintura edo animazioa bezain baliagarria da. Tekniko eta artistaren arteko mugak desegiten ari dira. Horrekin batera denbora errealera eta murgilgarri eta erantzungarri diren instalazioetarako joera ikusten ari da.