laburrak
hurrengoa

kimuak 2006

Euskal Herriko iraupen laburreko zinegileen katalogoa martxan da aurten ere. Azken urteotan euskal zinearen alde gehien egin duen ekimena muga guztiak gainditzen dabil. Eskariei aurre egin ahal izateko, aurtengo katalogoa euskaraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez, alemaneraz eta italieraz kaleratu behar izan dute. Gauzak egoki egiten direnean, ez da zorte onaren beharrik emaitza onak ikusteko.

hurrengoa

lentejuela jertseen museoa

Lentejueladun jertse bilduma bitxia osatu du Leslie Hall-ek. Ziurrenik munduko handiena. Eta hala ez balitz, munduko liluragarriena dela bai, hori hanka sartzeko beldurrik gabe esan dezakegu. Bildumako pieza bakoitza izendatzeko erakusten duen irudimena eta piezok aurkezteko egin dituen argazkiak zoragarriak iruditu zaizkigu. Dagoeneko gonbidatu dugu Leslie Hall gure hurrengo The balde festara...

hurrengoa

irudiparty, urriaren 12, 13, 14

Ikus-entzunezkoen mundua anitza dela erakutsiko digun jaialdia antolatu da Tabakaleran. Irudiak eta soinuak euren artean izan ditzaketen harreman mota ezberdinen erakusleihoa izango da Irudy Party-a. Tabakalera, etorkizunerako gunea bada ere, dagoeneko ari da ekimenak babestu eta proposatzen.

hurrengoa

muse, urriak 24

"Black Holes and Revelations" lanaren Europako biraren lehendabiziko kontzertua Barakaldoko BEC-n izango da. Talde britainiarraren azkeneko diskoa, ibilbide anitz eta aberats baten emaitza da. Hirukotea zuzenean eta motoreak berotzen ikusteko aukera aparta etxetik gertu.

hurrengoa

donostia tatuaje bilera, azaroak 3, 4, 5

Gizakiak idazten ikasi aurretik ikasi zuen bere gorputza tatuatzen. Urteetan ezkutuko arte jarduera izan den arren, egun, ez litzateke harritzekoa zure amak ere tatuaje bat izatea. Aurten lehendabiziko aldiz ospatuko da Donostiako Tatuaje Bilera. Bertako eta nazioarteko tatuajearen artistak bilduko dira euren lanak erakusteko asmoz. Tatuajea egin edo nola egiten duten ikusteko aukera paregabea.

hurrengoa

elkano browing cream

Donostiar bat, estatubatuar bat eta frantses bat elkartu eta musika talde bat osatzen dute... ez, ez da txiste bat... azkenaldian entzun dugun proposamen berezienetako bat da. Mikel Azpiroz, Matt Harding eta Franck Mantegarik areto ugarietan jo dute, eta egunotan, Mikel Azpirozek berak ekoizturiko lehendabiziko diskoa kaleratu berri dute. Grabazioa estudio eramangarrian ontzen joan dira Shangai, AEB eta EHn

hurrengoa

mundaka 06, urriak 3-14

Itzuli da ezkerreko olatua eta itzuli da munduko surf txapelketaren froga berriro Mundakara. Milaka pertsona inguratuko da Urdaibaira munduko 44 surflari onenak ikustera. Aldez aurretiko garaile jakinik gabe, Mundaka izan daiteke aurtengo txapelketako garailea nor den erabaki dezakeen froga. Arrazoi honexegatik, ez izan dudarik olatuei egurra eman eta olatuetan egurra jasotzen ikusiko ditugula itsasoko gladiadore hauek.

hurrengoa

bac bartzelona, 22/11 - 20/12

Arte garaikidearen VII. jaialdiaren edizio honetan, identitatea eta honen ingurunea izango dute gai nagusi. Identitate politikoak, indibidualak, sexualak, kulturalak, fikziozkoak, geografikoak... abiapuntu hartuta, proposamen ezberdin eta kontrajarriak bildu nahi dituzte Bartzelonan. Bartzelonara joateko aitzakia eman dizugu... orain zure esku dago.

hurrengoa

ethan persoff

AEBetako gobernu ezberdinek gizartean eragiteko kaleratutako komikien bilduma txundigarria bildu du Ethan Persoff-ek bere webgunean. II Munduko gudan japoniar bat eta txinatar bat bereizteko balio zuen komikitik hasita, 60. hamarkadan drogak gazteengan izan zezakeen eragin maltzurra erakusten duenera arte. Komiki gutxietan topatuko duzue jarrera arrazista, matxista eta atzerakoiagorik...

hurrengoa

nomadak tx

Oreka TX-k azken urteotan egindako bidai eta esperientziak film batetan bildu ditu: Nomadak TX. Txalaparta oinarri hartuta, munduko txokoetako musika eta jendea ezagutzeko aukera ematen digu modu apartan filmatutako dokumental honek.

hurrengoa

art futura, urriak 26-29

10 urte bete ditu Art Futura jaialdiak. Hiru egunetan zehar eta gune ezberdinetan -Bartzelona (Mercat de les Flors), Madrid (La Casa Encendida), Granada (Parque de las Ciencias), Leon (MUSAC), Palma de Mallorca (Centre de Cultura "Sa Nostra"), Murtzia (Puertas de Castilla), Tenerife (Centro de Arte La Recova) Vigo (MARCO), Gasteiz (Artium)- artea, kultura eta teknologia digitalaren harremanaz aztertuko da egingo diren mintegi, erakusketa eta ekimenetan.