paper
hurrengoa

design anarchy

kalle lash | adbusters

Adbusters izeneko taldeak urteak daramatza mendebaldeko gizartearen adierazpen eta ikurrak bildu, aztertu eta kaleratzen. Oraingoan Design Anarchy izeneko liburu honekin, diseinua estetika soila ez dela aldarrikatzen dute beste behin ere. Diseinuak paper sozial eta politikoa betetzen duela frogatzen dute. Eta liburuaren azaletik hasita nabarmena da euren jarrera. Kanadarrak dira Adbusters taldeko kideak, baina ez dugu uste hauetaz trufa egiteko gai direnik South Park-eko biztanle bi-dimentsionalak.

hurrengoa

amukoak

egile ugari | susa

Internet bidez liburua erosi eta opari liburutxo bat. Internet omen da etorkizuna. Askotan entzun dugu. Etorkizunean ere bezeroak bereganatu eta zaindu behar direnik gutxiagotan entzuten dugu ordea. Susan aspaldian konturatu ziren horretaz eta honezkero bezeroei opari emateko liburuxka sorta ederra bildu dute. Egile ugariren sorkuntza bitxiak. Arrantzaleek badakite, batzuetan amua, arrantzatutakoak baino gehiago balio izaten duela.

hurrengoa

el hombre de londres

george simenon | tusquets

Nobela beltz klasikoa. Laburra eta zuzena. 1933an idatzia. Hain justu B mailako idazle belgiarrak Gallimard argitaratzaileekin kontratua sinatu zuen urte berean. Une hartatik aurrera, maila eskasagoa zuten nobelatxoak idazteari utzi eta bere idazkerak aurrerapauso nabarmena egin zuen. Edo hori dio bere biografiak behintzat... Aurreko lanik ez diogu irakurri, baina honetan, tarteka bada ere, pertsonaien arlo psikologikoa akzioaren maila berera iristen da. Beltza da istorioa, eguerdi eguzkitsuetan 1933. urteko portuetako uraren kolore berekoa.

hurrengoa

la misma diferencia y otras historias

derek kirk | astiberri

Derek Kirk Kim-ek, nerabezaroa atzean utzi eta heldutasunaren aurrean hartzen ditugun jarreren erradiografia egiten du bere pertsonaien bitartez. Bere jarrera existentziala bada ere, dramarik gabe azaltzen zaizkigu dituen zalantzak. Korean jaio eta bertan pasa zuen haurtzaroa egileak baina 8 urte zituela Kaliforniako iparraldera joan zen bizitzera. Istorio nagusiaren ostean istorio laburrak kaleratu dituzte bilduma berean. Eta eskertzekoa da, egilearen samurtasun, ironia eta umore unibertsoan sakonago murgiltzeko balio handikoak baitira. Korea eta AEBen artean bizi den komikilari honen lehendabiziko lanak Eisner eta Harvey sariak jaso ditu.