laburrak
hurrengoa

l'etrange festival

Parisen ospatzen da abuztuaren amaiera eta irailaren haseran. Glamourraren konpetizioetan murgildu beharrean beste zinemaldiek sekula proiektatuko ez dituzten film eta sail bereziak antolatzen dituzte. Eta azken urteetan, zineaz gain musika estrainoei ere egin diete lekua. Paris, maitasunaren hiria izateaz gain, estrainoaren hiria ere badelako...

hurrengoa

papelcontinuo

Entziklopedia britanikoa, wikipedia eta papelcontinuo. Horiek dira jakituriaren tenpluak. Lehena ez dugu erabiltzen. Bigarrena oso baliagarria zaigu. Baina hirugarrenak, harritu, dibertitu eta interesatzen zaizkigun gauzen inguruan deskubrimenduak egiteko gune aproposena dela aitortzen dugu. Papelcontinuon paperik gabe ez geratzeko otoi egiten dugu gauero.

hurrengoa

serrano artium-en

80. hamarkadan hasi zen Andres Serrano bere irudi unibertsoa osatzen eta honek ez du zazpigarren egunean deskantsurik hartu. Bere argazkietan eduki eta jarrera polemiko eta gordinak erakutsi ditu beti New Yorktarrak. Margolari baten zentzu estétikoaz,, gure gizartean bizirik dirauten tabuak agerian utziaz osatu du bere lana, beti ere serie edo bilduma formatuan. Artium-en urrirate.

hurrengoa

spectrum

Gutariko askorentzat gure lehendabiziko ordenadorea izan zen Spectrum mitikoa. Makina bat ordu sartu genituen magnetofoira konektatzen genuen tramankulu hartan bideojokoetara jokatzen. Bideojokoen grafismoen garapena ikusi nahi izanez gero bisitatu ondorengo webgunea. Spectrum jokoen katalogo hura, egun, Egiptoko papiroen moduko erakargarritasuna pizten digulako.

hurrengoa

xprai yorself!

Hirugarren aldiz antolatu du Topaguneak Euskal Herriko graffiti lehiaketa. Udaletxeen jarrera garbizalearen aurrean, paretak margotzearena, norberaren sorkuntza populuari modu askean erakustea, artea museoetatik ateratzea gaur egungo errealitate bat dela jabetu denik bada. Lehiaketan edonork parte hartu dezake. Antolatzaileekin kontaktuan jarri eta astindu xpraiak.

hurrengoa

harria, papera eta artaziak

Artaziek papera mozten dute. Harriak artaziak txikitzen ditu. Paperak harria estaltzen du. Oinarri sinple honekin denbora pasa, apustu bat galdu edo bizitza beraren zentzua esplikatu daiteke. Guk jolasa aukeratu dugu oraingoan, mundu osoan jokatzen den joko herrikoi honek ere badituelako nazioarteko mundialak. Aurten urrian ospatuko da, Toronton. Izena emateko:

hurrengoa

elvis bizi da!

Kolore eta jatorri ezberdineko milaka Elvis dago munduan. Saretik buelta bat ematea besterik ez dago: theblackelvis.com, chineseelvis.com, elvez.net,... baina guk azkenean lortu dugu misterioa argitzea. Kern County Basque Clubeko web orrian topatu dugu erregea. Edo Elvis bizirik dagoela erakusten duen froga genetikoa. Eta jakina, Elvis euskalduna da!

hurrengoa

tribewanted

Fidji-ko irletako bat alokatu eta bertan komunitate bat eraiki nahi da. Edonork parte hartu dezake. Honezkero mundu osoko jende pilo batek eman du izena. Asmoa zerotik hasita komunitate bat antolatzea da. Ez da telebista reallity bat... baina guk kutsu hori hartu diogu. Beste behin argi uzten du hippiak, dirudienaren aurka, beti izan dutela negoziorako begi ona.

hurrengoa

azkena rock (abuztuak 31, irailak 2)

Udaletxeek turismoa bultzatzeko aitzakiarekin inongo irizpiderik gabe musika jaialdiak antolatzeari ekin dioten garaian, oraindik bada izaera propioa mantentzea lortu duten zitak. Viña Rock-eko antolatzaileek frogatu zuten euren nortasuna SA mantendu eta babesleen txantaiari uko egitearekin. Azkena Rock-ekoek urtero frogatzen dute eurena eskenatokira igotzen dituzten talde klasiko eta berrien orekarekin.

hurrengoa

ratatouille

Aurtengo udako estreinaldiak ikusteko astirik ez eta honezkero Disneyk datorren udarako prestatzen ari den filma iragartzen hasi da gune espezializatuetan. Datorren urteko merchandaising izarretako bat arratoi bat izango da. Parisko jatetxe luxuzkoenetan jatea atsegin duen arratoi mokofina.