• 1
  • 2
hurrengoa
sentimenak eta zentzuak    Jadanik ideia han zegoen, zain, zure sentimenak berarekin gurutzatu eta sentitzea gelditzen zen soilik. Egun batean, zure begiek zerbait hori ikusten dute eta irudi horrek dena bereganatzen du zure baitan, garunean sartu eta han, zarenarekin nahastu eta zure bilakatzen da.
Goragarria mantendu dadin, ez duzu ez iragazten, ezta kutsatzen uzten ere, kanpora oka egin nahi duzu zuzenean... komunikatzeko garaia iristen da... lehendabizi gorputz osoari. Gero murru bat izango den pantailan lan egiten duzu, imaginatu, zurea da, zure zati. Azetatoan urratzen duzu bere izatea. Mozketa milimetrikoa, ezinezko irletan igeri, cutterak, pazientzia eta ideia zure muga iragateko prest dago. Behin bidean topatu zenuen ideia, gorputzak munduari garrasi egiten dio.
Dena gertu daukazula ziurtatzen duzu begirada azkar batekin, izen arrotzetako pinturak... zein da beltzaren itzala? Ahokoak, eskularruak, zintak...
Gaua izan ohi da, ilargiak begiratzen zaitu eta zuen begiradek bat egiten dute, belarriek isiltasuna entzuten duten bitartean.
Murruak bere gris aseptikoa puska dezazun itxaroten zaitu, eskuak pinturaz estalita daude eta buruak azken orduan beti ahazten zaizkizun eskularru horiek gogora ekartzen dizkizu. Baina denak berdin du, zure sentimenak menpekoa zaren usain horrekin mozkortzen dira, munduarekin hitz egin nahi diozu.
Bukatutakoan, plantilla jaso eta ideia hirian nola bizi den aztertzen duzu. Sentipen nahasketa arraro batekin urrutiratzen zara... marraztu eta komunikatzeak sortzen duen asetasunarekin eta komunikazio horrek izango duen egiazkotasunaren zalantzarekin.
Gauaren iluntasunean galtzen zara, egunsentian itzultzeko. Norbaitek begiratu eta irri egiten du... denak merezi izan du, ideia bere jatorrira itzultzen da, norbaitek antzemango du berriro.

Einsamkeit. La senda del dinosaurio.