laburrak
hurrengoa

THE BALDE FESTA

Aurten ere ez dugu hutsik egin. Japoniar istorioak kontatzen zituen 25. alearen aurkezpena Durangon egin genuen. Gure festen ohiko soinu banda, Makala DJ handiaren eskuetan egon zen. Harekin batera Konsul-ek ahotsa jarri zuen hainbat pasarteetan eta irudi alorra dropezframes VJ kolektiboak garatu zuen. Urtero inguratzen diren fijoak eta jende berria ere azaldu zen Atxo Fun Fun tabernara. A, eta zin egiten dugu datorren urtean ez dela fokua piztuta telebista kamerarik sartuko!

hurrengoa

ESCRIVA DE BALAGUER KOMIKI HEROI

Escriva de Balaguer Vatikanon beatifikatu zuten garai berean beatifikatu zuten Iruñean Txarly tximua. Beatifikazio harekin batera, Txarly tximua protagonista zuen komikia kaleratzen hasi zen Tmeo aldizkaria. Beno, ba Txarly tximuarekin parekatu nahian edo Escriva de Balaguerrek azkenean lortu du komiki propioa izatea.

hurrengoa

NOISE ON TOUR. MARTXOA 23-24 SALA SANTANA 27

Martxoaren 24erako ez duzula planik? Oraindik urrun geratzen da, bai, baina hala ere zure agendan apuntatzeko zita baten berri emango dizugu. Lagunei abisatu ( lagunak badituzu, ezta?). Etzazula gero "ai!, jakin izan banu" eta horrelakorik esan... Bevis Frond+Federation X+ Mother Superior+The Cynics+Kuraia+The D4+The Bellrays.

hurrengoa

KLARIONA PINTURAK KALEAN

Edozein hiri turistikotako klasiko bat dira honezkero kaleetan tizaz margotzen duten artistak. Hiriaren legedia eta munipen umorearen arabera, kalean bertan edo paperean egiten dituzte euren lanak kale margolari hauek. Guk, sarean, fenomeno hau topatu dugu eta bere lana ikusi ostean, klariona margolarien artean enperadore izendatzea erabaki dugu.

hurrengoa

GORPU ZATIEN SALMENTA

Ez dakigu egia edo internet txantxa bat den. Eta ez dakigula diogu, honezkero, gure senitarteko baten aurpegia beste pertsona batean transplantaturik ikusi dezakegula frogatu digutelako medikuek. Beraz, bilduma egiteko edo, zure Frankestein partikularra osatzeko faltan dituzun gorputz zatiak erosteko aukera ematen dizu ondorengo webguneak...

hurrengoa

V FOR VENDETTA

Matrix sagarekin amaitu ostean (damutuko al ziren honezkero 2. eta 3. atala filmatu izanaz?), Wachowski anaien lan berria Alan Moore-n komiki batetan oinarritzen da: V for Vendetta. Badirudi askorentzat komikia dela mende hasiera honetan zinea salbatzera datorren jarduera artistikoa. Baina oraindik ekoizle eta zine tiburoiek ez dute biñeta batetik bestera igarotzean gertatzen den magia islatzea lortu.

hurrengoa

PICTOPLASMA

3D diseinuko biblia iruditzen zaigu liburu-DVD berezi hau. Animazio abangoardistenetatik komertzialenera. Denetarik topa daiteke. Eta bertan topatzen ditugun proposamen guztiek uzten gaituzte aho bete hortz. Eskaintzen duenerako ez da garestia, eta konturatu gabe, behin eta berriro bisitatuko duzun erreferentzi liburu bihurtuko zaizu berehala.

hurrengoa

EZ EZETZ & THE UK EZIN "ETA BAPATEAN...". MARTXOAK 23. ERNEST LLUCH KULTUR ETXEA

Maitasunak inguratzen gaitu. Edozein toki eta momentuan, nahiz eta gu konturatu ez, bere modurik xumeenean agertzen da. Eta horren aldarrikapena egin nahi du Giorgio Bassmattik “Eta bapatean...” emanaldi bakar honekin. Ez du errepikatuko. Etzazue gal maitasunari eskainitako kontzertu berezi hau. Giorgio Bassmattik dioen moduan honelako ekitaldiak ez direlako Nano batean edo 5 megapixel kameran edo USB edo Mini Dv batean gorde behar.

hurrengoa

DFOTO 2006

Maiatz hasieran ospatuko da argazkilaritza eta bideo garaikidearen azokaren 3. edizioa. Bertako eta nazioarteko galeria eta artista ezberdinek parte hartzen dute eta iaz 10.000 ikusletik gora bisitatu zuten Kursaal-ean ospatzen den irudiaren azoka hau. Agendan apuntatu...

hurrengoa

ANIMAC (MARTXOAREN 2TIK 5ERA)

Urteroko zita. Errepikakorra da animazioaren mundua haurrentzat sorturiko marrazki bizidunetara mugatzen dela aipatzea. Urte asko dira, egunero Simpson familiarekin bazkaltzen eman ditugunak. Animazioaren aniztasuna erakusteko eta animatzaileen bilgune gisa sortuzen Animac. Animazioa, zine alorrean muga gehien hautsi dituen jarduera dela baieztatzen dugu beldurrik gabe. Eta sinisten ez baduzue animatu Animac-era hurbiltzen.

hurrengoa

GRAND THEFT AUTO SAN ANDREAS

Kotxe eder bat lapurtu, hiri erdiguneko bankua atrakatu, poliziari ihes egin eta prostituta lirain batzuen etxean ezkutatu. Gure ametsak egi bihurtzen ditu honezkero bideojokoen historian bere tokia lortu duen Grand Theft Auto San Andreas jokoak. Bideojokoek biolentzia bultzatzen dutela diote aurrejubilaziotik gertu dauden adituek. Gure ustez biolentzia beste askok pizten dute: Terelu Campos eta haren modukoak ikusten ditugun bakoitzean muturrekoak banatzen hasteko gogoa sartzen zaigu, baina halako sentimenduei aurre egiteko kontsola piztu eta terapia egiten dugu San Andreas bezalako jokoekin...