• 1
  • 2
hurrengoa
tester    Tester, FundaciĆ³n Rodriguezek bultzatu eta Artelekuren laguntza duen proiektu kolektibo eta deszentralizatua da, non maila ezberdinetan kolaboratzaile ezberdinek hartzen duten parte. Arte garaikidea eta gehien bat teknologia berriekin zerikusia duten proposamen artistikoak ekoiztu eta zabaltzeko sortu zen Tester. Teknologia erabiliaz, Testerek proiektuko parte hartzaileen arteko komunikazioa eragiteaz gain, ohiko zirkuituetatik at dauden proiektu eta artisten lanak zabaldu eta ikusgarri egin nahi ditu. Zentzu horretan, lokalismoa eta nazioarteko zabalkundea maila berean funtzionatu dezaketela frogatzen du proiektuak. Tester sare bat da. Sorkuntza prozesu eta emaitzak antzeman eta zabaldu nahi dituena. Tester proiektuari interesatzen zaion sorkuntza ez da norabide bakarrean ematen eta gai aldetik ez du inongo premisarik. Azken lanak biltzen dituen DVDa kalean izango da datozen egunotan. Hala ere, proiektuaren berri zehatzagoa izateko jo ondorengo helbidera: