hurrengoa
zerua pachinko infernuan    Pachinko, Japoniarren tragaperra nazionala. Makina batean bolatxoak eskukadaka sartu eta petakoetan bezala bolatxoak dagokien tokian sartzea da jokoaren mekanika erraza. Honi, The Whoren kontzertuetan baino watt gehiago duen musika bakaletia eta argi dirdira gaindosia gehitzen badiozu Pachinco infernua nolakoa den irudika dezakezu. Saria eskuratzeko, irabazitako bolatxo guztiak zenbatzeko makina batera eraman behar dituzu eta Pachinkoko arduradun batek fitxa moduko sari batzuk emango dizkizu. Sari horiek yen bihurtzeko egoitzatik atera eta txabola moduko batean aldatzen dira. Bertan argazkiak ateratzea debekatua dagoenez, gure azken gau japoniarrean patrikak hutsik genituenez eta maitasun kontuetan batere iaioak ez garenez, jokoaren jainkosaren eskuetan utzi genituen 1000 yen.

Koizumi presidentea eta Richard Gereren anaia zirudien gizon baten alboan eseri haren irabaziei erreparatuta toki egokia iruditu zitzaigun- eta jokatzeari ekin genion. Jokatzeari eta irabazteari. Gau hartan ere ez genuen ligatuko, baina Pachinkoaren infernuan topatu genuen paradisua. Eta azkeneko gauean bapo afaltzeko sosa...