laburrak
hurrengoa

ABEL FERRARA DONOSTIAKO 53. ZINEMALDIAN (IRAILAK 15-24)

Harvey Keitel Bad Lieutenant filman ikusi duenak, edo Christopher Walken The Funeral-en badaki Bronx-en jaiotako zinegile honen filmak masail hezurrera zuzenduriko muturrekoak direla. Underground zinearen adibide garbienetakoa den Ferrarari sail osoa eskaini dio aurtengo Donostiako Zinemaldiak. Bere ibilbidea gora beheraz beteta egon da eta bere bizitzak film baten gidoia dirudi... Abel Ferrararen pelikula baten gidoia hain zuzen.

hurrengoa

NEWSBREAKERS!!!

Telebista ikusten ari garenean, aurkezlearen atzekaldean pitokeriak egiten dituen norbait azaltzen da batzuetan. Web orri honetako protagonistak, zuzeneko konexioak egiten dituzten kazetarien lana saboteatzen profesional bihurtu dira. Gizon ikustezinez mozorrotuta edo apaiz sermoilari gisa, dozenaka konexiotan azaltzea lortu dute. Euren interbentzioen argazki, bideo eta abarrak honoko helbidean:

hurrengoa

AZKENA ROCK... (IRAILAK 2,3)

Gasteizen ospatzen den musika jaialdi honek aurten ez du kartel bat osatu: Rock�n rollaren iragana, oraina eta etorkizunaren zutabe nagusienetakoak ekarri dizkigu. Bi egunetan eta hain gertu ez dituzu sekula ikusi eta entzungo berriro. Apuntatu agendan edo tatuatu ezazu eskumuturrean: Azkena lehenengoa izango da.

hurrengoa

TXOKOLARTE...

Grafismoak ez du mugarik. Eta txokolarte kolektiboak urteak daramatza baieztapen hau lan moeta ezberdinekin adibidez betetzen. Zure herriko kaleetan papera zabaldu eta zapalgailu batekin aurrera eta atzera ikusten baduzu, zalantzarik gabe txokolarteko kide bat izango da.

hurrengoa

ESKU BILDUMA

Haurtzarotik daukagu obsesioa eskuekin. Errotulagailua hartu eta gure eskuak margotzeari ekiten genion haurtzaindegi garaietan hasi, azterketetako txuletetatik pasa eta egun edozein telefono edo helbide apuntatzeko erabiltzen dugun koadernoa da eskua. Eta hori baino gehiago. Arterako mihise ere bihurtu zaigu. Bisitatu bestela esku bildumazale honen web orria.

hurrengoa

BAD GIRLS HOTEL

Neska gaiztoak ez dira zerura joaten... baino txintxoak baino askoz gehiago dibertitzen dira. Zerua errepide bazterreko motel merke eta ilunetan topatzen dute, garagardoa edanaz, azala tatuatuaz eta izarak bustiaz. Webgune honetan ezagutu ditzakezu. Elizak ziurrenik familia bat osatzeko baimena ukatuko lieke jainkosa hauei.

hurrengoa

ART CRIMES

Grafitia. Artea krimen bihurtuta. Askea, anarkikoa eta negoziorako balio ez zuen jarduera izanik delitua bihurtu zuten paretak margotzea. Santimami�eko kobetako margoak eta egungo hirietako paretak margotzen dituztenen arrazoiak ez dute ordea ia alderik. Talde errito izateaz gain, besteengandik bereiztea, izaera propioaren aldarrikapena ezkutatzen da adierazpen artistiko honetan. Mundu osoko paretetan egindako krimenak ikusi ahal izango dituzu ondorengo helbidean:

hurrengoa

IGGY POP BILBON!

Bilboko Aste nagusia, berriro ere nagusi. Donostiako udalak, azken urteotan Aste Nagusiko kontzertu programazioan, iritsi eta gustu guztiak asetu nahian behin eta berriro kale egin du. Ez da oroimenean gordetzeko kontzerturik izan aspaldian Easo Ederrean. Bilbon ordea asmatzen jarraitzen dute. Urtero kontzertu erraldoi bat antolatzen dute muxutruk. Aurten, Detroit-eko Iguana ekarriko dute. Gisa honetako bilbainadak maite ditugu.

hurrengoa

IRAILEKO OLATUAK NESKENTZAT. (ZARAUTZ 11-12)

Iazkoaren arrakastari segida eman nahian aurten ere Nesken Surf Biltzarra antolatu dute Zarautzen. Adin guztietako surflariak bilduko dira txapelketatik haratago doan bilera honetan. Hondartzan, parte hartzaileen artean giro ederra izaten da eta uretan surf saio ikusgarria. Ana Urrutiak ziurrenik olatu ederrak iragarri nahi lituzke... orain, falta den gauza bakarra Neptuno harekin ados egotea da.

hurrengoa

ABUSEMAGAZINE.COM

Sarean gero eta aldizkari gehiago ari da azaltzen. Blog-ekin gertatzen den moduan, saiakera zatarrak eta gutiziak bereiztea geroz eta zailagoa da. Guk Abusemagazine.com deskubritu eta merezi duela uste dugu. Ez dakigu luze irauteko proiektua ote den edo ez... eta horregatik ahal dugunean bisita egiten dugu.

hurrengoa

TIPOGRAFIAK

Tipografiekin jolastea atsegin dugu. Gure filosofiarekin zerikusi handia dute tipografiek. Hizkiak ez dira s�nbolo soilak. Hizki bera modu ezberdinetan idatzi eta islatu daiteke. Eta isla horietako bakoitzak erreflexu ezberdin bat eskaintzen du. Bisitatu eta zure frogak egin ondorengo web orrian: