audio elektro
hurrengoa

Delorean

“Metropolitan death”·Bcore 2005

Ez dira zarauztarrak, martitzarrak dira. Kostaldeko laukote honek lan berria dakar eta bertan lau kantu berri entzun ditzakegu. Abesti horien beste bost nahasketa ere aurkituko ditugu, besteak beste Undo & Vicknoise bezalako dj eta ekoizleen eskutik. Baxu eta bonboa gaineratu dira Deloreanen musikan, festa eta elektronikaren mesederako. Ispiluzko bola martxan da berriro...

hurrengoa

M.I.A.

“Arular”·XL Recordings 2005

Emakumea baino pantera bat dugu honako hau. Oihanetik zuzenean estudio batera eta ondoren eskenatokietara salto egin duena. Guztiok erori gara bere atzamarketan gauza asko lortu baititu M.I.A.-k. Irudimen handiz sortutako diskoa dakar, sailkatzea ere zaila egiten zaiguna eta hori azkenaldian faltan botatzen genuen zerbait da. Hip hop, dance hall, elektronika eta giro tradizionalak... mikroa arma batean bilakatzen denean...

hurrengoa

LISABÖ

Ezustean harrapatu gaitu Lisabören lan berriak. Bagenekien zerbaitetan zebiltzala baina eskuartean dugun lan berria ezusteko ederra izan da. Aldaketak izan dira taldekideen artean egitura bera handituz. Horretaz gain disko berezia da hau, pil pil sessions azpizigiluaren eskaintzarekin bat egiten duena. Manta Ray, Experience edo Anari-ren laguntza izan dute besteak beste.

hurrengoa

MAXIMO PARK

“A certain trigger”·Warp Records 2005

Askok maite eta beste askok gorroto duten talde horietako bat da hau. Eta hori, kritika espezializatuak disko bakarraren biziraupena eman diolako. Ba nik hemen hauen musika defendatu nahi dut guzti horretatik ihes eginda. Azken aldian modan dauden rock doinuak datoz hemen, baina beste askok egiten ez duten eta ez dakiten moduan, beste formatu bat eskaintzen digute: guztiz sendoa dena.