hurrengoa
montevideo mikel 9cdr   I  mikel 9cdr "Venía en el barco un indiano vascongado que se embarcó en Buenos Aires en mi barco. En todo el viaje de América a Europa no se atrevió a hablarme. Debía de ser un hombre muy tímido. Luego, en el vapor que nos llevaba a Bayona, se acercó a mí y hablamos".
(Las inquietudes de Shanti Andía, Pío Baroja. 1911)

“De modo que no tengo respuesta a ninguna pregunta tuya, sencillamente porque carezco de tus preguntas. Pero yo sí tengo preguntas. No las que vos ya sabés sin necesidad de que te las haga, y que dicho sea de paso, no me gusta hacerte para no tentarte a que alguna vez (en broma, o lo que sería muchísimo más grave, en serio) me digas: Ya no”.
(Primavera con una esquina rota, Mario Benedetti. 1982)
Zera diote, maitia, hiri honen izenaren jatorria, Magallanes-ek hona iristean portugesez esan zituen hitzen sintesi bat dela. Marinel inperialista honen espedizioa Rio de Plata-tik zebilela hona heldu, eta hemengo muinoa ikustean, ondorengo hitzak esan omen zituen: "Monte vide eu".
Hiri honek 1.8 miloi biztanle ditu, baina ez zait nekagarria iruditzen... batzutan Bilbo-n izango banintz bezala sentitzen naiz, eta badakizu zenbat atsegin dudan "Botxoa". Badakizu ere, animali urbanita bat naizela eta restaurant xarmangarri batean sartu baino lehen kaleko postu batean jatea nahiago dudala. 2 "pancho" ("hot-dog" iparamerikarraren bertsio autoktonoa) 35 xentimo eurotan jan daitezke, zera 12 pesotan! Lehengo egunean adibidez afaria eskatzerakoan gure ondoan zeuden 2 gizon (bat bestea baino askoz ere gazteagoa) nire hitz egiteko era entzuterakoan, alaitasun nostalgiko doinu batean hitz egiten hasi zitzadan:
- "¿Vós sos español?"
- " Sí, bueno... del País Vasco..."
- "Nosotros tenemos descendencia vasca, verdad papá!?" (beste gizonak)
- "Sí, mi abuelo era de Biarritz, y vinimos acá cuando yo era un chiquilín..." (gizon gazteagoak baxuago hitz eginez)
- "Esta ya muy mayor... pero le gusta salir de véz en cuando a comer un chorizo frito..."

Pocitos-ko ondartzara joaten naizen bakoitzean zu hemen egotea nahiko nuke. Egin ditudan txorakeri eta "boludez" guztiak istorio triste bat bezala oroitzen bai ditut, eta han nagoenean -zilarrezko ur artean- "En la puta vida" pelikula ikusi genuen eguna oroitzen dut. Sinesgaitza egiten zait "etxetik" hain urrun joan izan beharra nire gaitzen erruduna ni naizela ikasteko. Sinesgaitza egiten zait ere mapa-mundi bat begiratzean nire existentziaren balio eza ulertzea, eta gure negarrekin isuritako gazteria aspaldi urrundu zela inoiz ere ez bueltatzeko.