• 1
  • 2
hurrengoa
afitxe poloniarrak    Polonian ohitura da antzerki, opera, zinema eta, orokorrean, edozein ikuskizunetarako propio egindako afixa bereziak egitea. Danuta Lato-ren herrialdean artista ugarik egin du lan afixen diseinuan, eta indar handiko adierazpen artistiko bihurtu da jarduera hau; Varsoviako Afixen Biurtekoa da horren adibiderik nabarmenena. Henryk Tomaszewski, Franciszek Starowieyski, Jan Mlodozenic, Wiktor Sadowski dira,beste askoren artean, ezagunenetarikoak.