audio elektro
hurrengoa

MERCURY REV

The secret migration·V2 Music 2005

Badirudi azken aldian hartutako bidea alde batera utzi eta garai bateko doinuak aukeratu dituela talde estatubatuarrak lan berrirako. Pianoarekin batera gitarra eta bateriak pisua bereganatu dute. Honela, konponketa sinfonikoek pisu gutxiago erakusten dute, nahiz eta betiko atmosfera sikodelikoak hor jarraitzen duen. Garai bateko "Deserter´s song" diskoa gogorarazten digun diskoa da hau.

hurrengoa

CAFÉ TEATRO

Burga·Foehn Records 2005

Abesti luze eta instrumentalak datoz Zarauztarren disko berrian. Lasai entzun behar diren horietakoa da. Adi egon beharreko diskoa, horrek bere baitan gordetzen dituen sekretuak deskubritzea lagunduko dizularik. Aurreko diskoan entzuten ziren giroetatik aldenduta, anbientazio eta esperimentazioaren bitartez taldearen soinuak berezko heldutasuna erakusten duela esan daiteke, beti ere modu aske eta naturalean.

hurrengoa

LCD SOUNDSYSTEM

S.T. ·DFA / EMI 2005

Dantza egitea gustoko baduzu hemen duzu bilatzen zebiltzana. Ez bazen "!!!" -ek izandako kritikaren onespena zure belarrietara heldu, hau da haien alternatiba. James Murphy Dfa records zigiluko arduradunetariko bat da proiektu honen atzean ezkutatzen dena. Diskoarekin batera aurretik argitaratutako single bilduma ere aurkituko duzu orain arte izandako ibilbidea ezagutu eta gozatzeko.

hurrengoa

M.A.K.

Suari darion kea·Kontrakalea / Metak

Ziburu inguruko herrietan aurkitzen dira proiektu honetako kideak. Badirudi urtebete inguru daramatela hip hop-a lantzen, haien kantuak entzutean nabaritzen ez dena. Izan ere azkenaldian gure artean faltan botatzen ziren doinuak maila ezin hobean datoz hemen. Selektah Kolektiboak irekitako bidea jarraituaz, euskaraz aurkituko dituzun hip hoparen alderdirik hardcore-tekin datoz estreinako lan honetan.