MODORRRA (Martxoak 5-6 Bilbo)
Jaialdiaren izenari erreparatuta, eta gezurra dirudien arren, fashionista erremerrenek ere maite duten jaialdia da Modorrra. Beste berrikuntzen artean, diseinatzaile berri eta modelu ez profesional onenari sariak barneratu dituzte aurtengo programan. Pasarelak, merkatuak, musika eta festak. Zalantzarik ez izan... Modorrrizatu zaitez!
KOKEIN
Taldeak "talde" direnean ez dute urtero diskorik atera behar euren izena gure ahotan izateko. Taldeak "talde" direnean, irrati top zerrendetan baino kontzertu agendetan izendatzen dizkigute. Eta sortu zirenetik egin dituzten kilometroak ikusita Kokein "talde" bat dela baieztatu dezakegu. Euren "Lotuta egon arren" diskoa aurkezten,... otsailaren 25ean Getariako Ketarrin.
ANTONIOREN ANIMAZIO BITXIAK.
Lerro bakarra nahikoa da istorio bat kontatzeko. Lerro xume baten aldea besterik ez dago ezer eta guztiaren artean. Lerro soil batek mundu oso bat marrazten du. Lerro, marra, arrasto, zirriborro eta hutsuneen teatroan edozer antzeztu daiteke. Esandako guztia egia dela jabetzeko bisitatu ezazue Antonio:
ERROBOT BATEKIN MAITEMINDU NINTZEN.
Txekiarretik datorkigu "robot" hitza. Eta berez, hitzaren esanahia esklabo da. Errobotak gure esklabo izateko jaio ziren baina egun argi dago egoerari buelta eman diotela. Gizakiok ez ginateke ezer egunerokotasunean ezinbestekoak egin zaizkigun telefono, ordenadore, epilady, telebista, aulki elektriko eta frigorifikorik gabe. Aipatutakoekin ezkonduak gauden arren, guk beste hauek maite ditugu:
THE SPIRIT-EN AITA
Will Eisner zendu da. Komiki munduko Eisner sariei izena eman zienak 1917an jaio zen AEBtan eta hari zor diogu nobela grafikoa kontzeptua. Superheroien sinpletasuna gainditu eta kritika soziala eta barne mundu aberats bat latzen zituen gidoi landu eta inteligenteetan. Bizitza ez da betiko, baina bizitza batetan egindakoak izan daitezke. Eisner-en komikiak adibide.
ISSEY MIYAKE INTERNETEN
Moshi moshi. Japoniarraren udaberriko bildumari bistadizo bat bota diogu. Sortzaile honen jantziak gustatzen zaizkigu, nahiz eta gure thebaldeko munduan nekez jantziko dugu japoniarraren jantzi sofistikaturik. Baina jantzi horiek bere webgunean nola aurkezten dituen gustatu zaigu.
NOVA PLANETA
Radio Nova, egun, Europa mailan egiten den irrati musikalaren "gurua" da. Formatuen aniztasuna, aurreiritzi eza eta esperimentazio grina dira adierazgarri nagusiak. Irratiaz gain, disko zigilu, ekoizpen artistiko ezberdinak eta aldizkari eder bat argitaratzen dute. Parisera txangoa egitekotan bazabiltza ezinbestekoa planeta hau bisitatzea.
FILM LABURRAK
Laburmetraia, bere baitan zine genero bat da. Denboran luzatzen ez diren istorioak ez dute zergatik txikiagoak izan behar. Askotan izaten dugu laburmetraien berri, baina non ikus ditzakegu? Ez galdu, Euskal Herriko 23 herritan zehar Topaguneak datozen otsail eta martxorako antolatu duen laburmetrai zirkuitua. Erakutsiko diren filmak: "El Salto de Beamon", "Amnesiak", "Ostertz", "Lepokoa" eta "Amuak".