hurrengoa
dave cooper, haragia komikietan txo!?   2004. urteko bukaeran La Cupula argitaletxeak eskaini ohi digun beste bitxi horietako bat karrikaratu zuen: Succión; El estatus de Basil (Suckle; the status of Basil). Dave Cooper Kanadiarraren lanetariko bat. Dave Cooper irudi errealistatetatik ikonografiara aldentzen da, gero ikono moduan sortutako pertsonai horiei izugarrizko bolumena eta testura emateko. Cooperren komikietan istorioaz gain haragiak, begiek, izerdiak ezartzen dute giroa. Protagonista larri baldin badabil izerdi potoloa eroriko zaio kopetatik, muxuak hezeak izanen dira, animali zein landareak ezin organikoago, ipurdiak mamitsuak, malkoak potolo, hortzoiak gorri gorriak eta emakumeak... emakumeak sentsualak, gogorrak, zatarrak, agintariak, jatorrak eta xamurrak. Izan ere Cooperren komikietan emakumeek leku berezia izaten dute (bere margoetan ere, kanadiarrak, komiki eta ilustrazioetaz gain oleo margoak saltzen bai ditu). Emakumeek ipurdi eta hanka handi eta zabalak izaten dituzte, nolabait Robert Crumbek egingo lukeen moduan, baina kasu honetan garrantzi gehiago dute historian. Protagonista gizona izan ohi bada ere, nahiko inozo eta gizajo agertzen zaigu eta emakumeak dira gehienetan bere deabru eta aingeru, bere beldurren sortzaile eta bere amets gaiztoak baretzen dutenak, edo nolabait bidea argitzen diotenak.
Cooperren istorioetan, fantasiazko etorkizunean girotua egoteak bezainbeste garrantzia du sexuak. Askotan gaixotasuna, trauma eta bortizkeria ageri direlarik, umeenganako bortizkeria barne. Batzuetan bera ere burutik oso sano ez dabilela dirudi ere, baina hari egindako elkarrizketaren bat irakurtzen baduzue burua bere lekuan duenaren dudarik ez zaizue geratuko. Egia da gai guzti horiek ukituta, zaila dela gauzak naturaltasun batean mantentzea, berak egiten duen moduan. Burua sano mantentzeko irtenbidea izango da komikia?

Ez da Dave Cooper-en lanaz disfrutatu dezakegun lehenengo aldia, izan ere aurretik La Cupulak berak "Escombros; el status de Knuckle" (Crumple; the status o Knuckle) eta "Dan & Larry" argitaratu zituen Brut kolekzioaren barne eta, azpimarratzekoa da, egungo egoera ikusita, oso prezio eskuragarrietan argitaratu izana.