• 1
  • 2
hurrengoa
goitiberak tzela   I  angul San Fermin txikitok erakargarritasun handia du. Iruñeko alde zaharreko karrikak, bertako jendeaz bete eta giro herrikoi sano bat sortzen da.
Azken urteotan gainera bada geroz eta jende gehiago erakartzen duen ekitaldi berezia: Goitibera txapelketa. Irudimen eta ausardia handiz, Zaldi Zuriko maldan behera abiatzen dira gazte eta ez hain gazteak, eurek, jaitsiera ero honetarako propio sortutako tramankuluetan. Jaitsiera horretan grabitatearen indarra, oreka eta "gidatzeko" trebezia soilik dituzte lagun.
Era guztietako parte hartzaileak topa ditzakegu ekitaldi honetan: Batetik, abiadura eta egonkortasuna bilatuz ahalik eta azkarren jaistea bilatzen dutenak, eta bestetik, ikusleen barre algarak eta txaloak pizten dituzten originaltasunez beteriko ibilgailuekin parte hartzen dutenak.
Gurean tradizio handia zuen jarduera zen goitibera jaitsierena. Egun haur orok du bizikleta edo motofeberra edo trotineta. Baina hain urrunak ez diren garaietan, haurrek, euren buruak maldan behera botatzeko zuten beharra baliabide eskasekin eginiko tramankuluekin asetzen zuten. Egun, hainbat herri eta hirietan ospatzen diren goitibera jaitsierak Nazio Batuen giza patrimonio bihur ditzatela eskatzen dugu....