handiak txiki / txikiak handi
irudia
handiak txiki
argazkiak: fabrizio maltese

Gulliver-en begiak
Jauregiak su hartzen du eta Gulliver-ek, sugarren gainean pixa eginez amatatzen du sutea. Jauregian pixa egitearen aurkako lege bat existitzen da eta Enperatriza, Gulliverren suhiltzaile teknikaz ikaratuta, ez du barkatuko erraldoia. Enperadoreak gauzak arindu nahian bere krimena barkatuko diola agintzen dio. Iradokitzen du, besterik gabe, erraldoiari bi begiak kentzearekin nahikoa dela, modu horretan, bizirik mantendu eta Liliput zerbitzatzen jarrai dezakeela.

Gulliver's Travels
Jonathan Swift


txikiak handi
argazkiak: slinkachu

Slinkachuren "jende txikia" gure hirietan barna zabaldu egiten da, gure begiek ezagutzen duten hiriari eskala berri bat emanaz. Proposatzen digun egoera bakoitzak gure irudimenaren metxa piztu eta argazkiak jasotzen duen unetik haratago doan istorio bat ekartzen digu burura. Slinkachuk apropos eginiko figuratxo hauek, metropolian txertatzen ditu eta egunerokotasunak eskaintzen dizkigun egoera umoretsu, ironiko edo malenkoniatsuak islatzen dizkigu. Slinkachuk era anonimoan egiten du lan. Mikro pertsonaien mikro mundua erakutsi ostean, hauen eskala utzi eta gurera itzultzen da egoeraren argazki zabala eginaz. Modu horretan, pertsonaia hauek zein txikiak diren ikusten dugunean, gu ere gure ingurunearekin alderatuta zein txikiak garen jabetzen hasten gara.