hurrengoa
esperientziaren mapa    Esperientziaren Atlasak kartografiaren teknikak erabiltzen ditu, baina bidaiaria esperientzia, ideia eta sentimenduen paisaietan barneratzen du. Intrigaz jositako bidaia garrantzitsuenaren mapa da: bizitzan zehar egiten den bidaiarena. Esperientziaren Atlasaren ideia Jean Klare eta Louise van Swaaij kartografoek izan zuten. 1997an beren bezeroentzako argitaratu zuten liburuxka batean oinarritzen da. Bas Rompa editoreari gustatu zitzaion eta giza bizitzaren esperientzien eta emozioen atlas oso bat egin zezaten eskatu zien kartografoei. Emaitza: 9 hilabetetan 100.000 kopiatik gora saldu zuen Atlas liburua.