su elektrikoa galder izagirre / maria odolbatu
irudia
Ciberrek bihotz dun su bat piztu du.
Hotzik izan ez dezagun,
gure buruarekin gustora egon gaitezen,
inork lo hartu ez dezan gure bizitzaren filma
sugarretan proiektatzen den bitartean,
gure ametsak piztu edo itzaltzen diren ikusteko.
Bihotz dun su txiki bat dago
gure gorputzeko aranik ezkutukoenean kiskaltzen.
Ez ezazue sua itzaltzen utzi.
Hitza ez dadila errauts bihurtu.
Gure bihotz dun su txikiaren taupadak ez daitezela isildu.