• 1
  • 2
hurrengoa
profesionalak odlok   I  amaia sagasti Kaguendios! Zakur puta horren errua izan da! Guiskia ekarri! Zergatik uste duzue eman digutela popatik eh? Erantzun... erantzun!... Inork ez al du ezer esan behar? Kaguendios! Entrenamendua falta zitzaion zakur puta horri. Entrenamendua bai. Profesionalizatu behar dugu. Kaguendios. Zakurrei txandala erosi behar badiegu ere honek ezin du horrela jarraitu. Profesionalizatu behar dugu! Eta zu zer hostia? Ekatzu guiski botila hona eta egintzatzu kanuto bat! Porroak egiteko ere ez duzue balio eta! Kaguendios 500 euro! 500 euro galdu ditugu zakur puta horrekin! Baina amaitu da. Hiriko auzo pijoetako jardinetatik dozena erdi zakur marikoi lapurtu eta pit bull zuriari botako dizkiogu. Amaitu dira farrukitokeriak! Profesionalen moduan jokatzen hasi behar dugu! Ba al dator porro hori? kaguendios!