hurrengoa
dunhuang izar mapa    Ezagutzen den izar maparik antigoalena. Izar mapa txinatar hau Tang dinastiakoa da. Izarren obserbazioaren errepresentazio grafikoa eskaintzen digu; Dunhuang eskuizkribuetako marrazkietako bat da. Beste batzuen artean, mapa hau Mogao kobazuloan deskubritu zuen Wang Yuan-lu taoistak, 1900eko hamarkadan. Mendebaldean, Joseph Needham-ek egin zuen mapa honen lehen aipamena 1959an, Science and Civilisation in China liburuan. Geroztik, txinakoak ez diren oso argitalpen gutxik egin du altxor honen aipamenik.