laburrak
hurrengoa

GRAFIT-EROEN LEHIAKETA (URRIAK 2, MENDARO)

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu du gazteen sormen eta ekoizpen artistikoak bultzatzeaz gain, hauek gizarteratzeko tresna gisa. Parte hartzeko zer behar den? Irudimena, spray andana eta topaguneko web orrian oinarriak begiratzea.

hurrengoa

BALLONHAT.COM

1996an Addi Somekh eta Charlie Eckert norabiderik gabe bidaiatzen hasi ziren. Euren helburua, bidean topatzen zuten jendeari globo puzgarriz txanoak egiten irakatsi eta euren "airezko kapelak" oparitzea. Etxetik ateratzeko beste aitzaki bat izan daiteke... baina xelebrea denik ezin ukatu.

hurrengoa

MODORRRA 2004 (IRAILAREN 20TIK 26RA)

Bilboko Erribera merkatuan (europako estalitako merkaturik handiena,... Bilbori dagokion moduan, nola ez...) ospatuko da 3 erre dituen Modorra jaialdiaren 2. edizioa. Ale honetan aipatzen den "Bigarren eskua" proiektuaz gain, azoka, pasarelak eta moda oinarri duten hainbat iharduera. Info gehiago:

hurrengoa

ARAIAKO UMORE ANTZERKI JAIALDIA (ABUZTUKO 2. HAMABOSTALDIA)

Euskal Herriko antzerki munduak labankada zatarra jaso zuen Donostian. Berez erakusleiho gutxi dituen antzerkiak urteko zita garrantzitsuenetako bat gabe geratu da aurten. Eskerrak, Araia eta umorea geratzen zaizkigula. Aurten herria eta irriak berriro batuko dira gure jaialdi kuttunetako bat antolatu eta aurrera ateratzeko.

hurrengoa

INDIOAK ETA BAKEROAK

Gure komikilari emankorrenetako bat da Luis Duran. Perry Mason pertsonai mitikoarekin ezagutu genuen baina orduztik makina bat komiki liburu eta istorio argitaratu ditu aldizkari eta fanzine ezberdinetan. Bai marrazteko eran bai eta istorioen planteamendu narratiboan estilo propioa lortu duoñatiarrak. Bere azken lana “Caminando por las colinas de arena”.

hurrengoa

AZKENA GASTEIZEN (IRAILAK 11, 12, 13)

Rock and roll. Hiru hitz eta besteen artean talde hauek aipatzea nahikoa da Azkena jaialdia gure agendan apuntatzeko: Urge Overkill, The Screamin’ Cheetah Wheelies, Turbonegro, MC5, Hoodoo Gurus, Mark Lanegan, Kuraia...

hurrengoa

LA MÁQUINA DE HUESOS (IRAILAREN 4TIK HILABETE AMAIERARTE)

Bukowsky Donostiako taberna eta kontzertu areto mitikoak urte osoan zehar musika programazio berezi eta zaindua eskaintzen digu zaleoi. Bertan bizi izan ditugun dezibelio astinduak argazkietan jaso ditu zakur guztiek maite duten La maquina de huesos argazkilariak. Argazkiak ikusi eta tragoak edan. Egiara gerturatzea merezi du.

hurrengoa

2046

Won Kar wai zinegilearen pelikula berriaren izenburua da. Azken ordurarte muntaiarekin zalantzak zituelako Cannes-ko jaialdira hozta-hozta iritsi zen filma. Tarteka, 2046. urtera bidaia egiten du tren batek eta etorkizunari buruz idazten duela uste baina iraganaz idazten duen idazle baten istorioa kontatzen zaigu bertan. Urtea amaitu aurretik iritsiko al da gure zine aretoetara?

hurrengoa

OTEIZA GUGGENHEIM-EN. (URRIAREN 8A - URTARRILAREN 9A)

Bere hitzetan "Frakasoz frakaso" ibili zen. Eta ez genion sinistu. Bere hitzetan Gerhy-ren eraikina "Euskodisney bat da, arte eta artista euskaldunei egindako traizioa, espektakuluaren multinazionalari saldutako gazta fabrika bat". Eta Bilboko museo amerikanoak Jorge Oteizari eskainiko dio erakusketa. Oteizarekin gauza bakarra dago argi: kontraesana arte bihurtzen da.

hurrengoa

SEXU EXTRALURTARRA

Nazkatuta zaude zure eskuak ematen dizun plazerraz? Zure bikotearekin egitea hotzgailuarekin larrua jotzea bezain eszitagarria da? Telletuby batekin egin zenuenetik planeta honetan ez dago zure sexu gosea piztuko duenik? Ba hasi urrutirago begiratzen. Alien love doll panpin puzgarriak esperientzia siderala izango da. 34 dolarren truke Mulder-ek baino X expediente gozagarriagoa biziko duzu. Bidali argazkia mesedez!

hurrengoa

NOISE.NET

Ingelesek, erreginaren kartzelak betetzen zituzten presoak eraman zituzten bi oinetan saltoka ibiltzen ziren arratoi handien lurraldera. Eta preso haien semealabek ez diote zarata egiteari utzi. ACDC eman zioten munduari, eta hori ez dugu sekula ahaztu behar. Zarata Autraliatik mundura. Zarata sarean. Hurrengo the baldea atera arte nabigatzen emateko moduko web orria.

hurrengoa

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA

52. edizioa. Azken urteotan luzetxo jotzen zuenez, aurtengoak egun bat gutxiago iraungo du. Zinemaldiko zigilua diren Sail ofiziala eta Zabaltegiz gain ziklo interesgarri eta berriak eskainiko ditu aurtengoak ere. Ale honetan topatuko duzue guri bereziki interesgarria iruditu zaigun zikloaren inguruko informazioa.