paper
hurrengoa

historia de la cultura del surf

drew kampion & bruce brown

Surf liburu teknikotik urrun dago proposamen hau. Surfak bere inguruan sortu duen kulturari eskainitako liburua da. Argazkiei esker historian zehar olatuekin jolasean ibili direnen garapena erraz ikusten da. Testuetan ordea, surflarien txepel topikoari eusten dio askotan eta horrek ez dio justiziarik egiten egunero lantegitik atera eta laneko buzo urdina neoprenoarengatik aldatzen duten gure kostetako surflari askori.

hurrengoa

spam poemak

castillo suarez · elkar

Autobus markesinetako iragarkietako leloak edota buzoian azaltzen den publizitatea askotan spam poemak izaten dira. Spam poemak dira Castillo Suarez-ek liburu honetan bildu dituenak. Bapatean azaltzen zaizkizunak, bahimenik eskatu gabe. C.S.ren poesiak ez du bufandarik, ez du bohemiarik, ez du poserik. Ez dago poesiaren aldarrikapenik. Poesia da eta kitto. Iban Zalduak egin zion hitzaurrea nahiz eta berak dioen moduan "poetez ez naiz askorik fio" Eta poetez fio ez den norbaitek poeta bati erreparatzen dionean, seinale ona izaten da.

hurrengoa

la espinaca de yukiko & mariko parade

frederic boilet · ponent mon

Nouvelle manga. Izen hori eman zaio japoniatik etorri berri zaigun hainbat nobela grafikori. Frantziako Nouvelle Vague zinearen erritmoa eta japoniarren komikia uztartzen dituen genero honek, Japonian bizi den frantziar batetan du islarik nabarmenena. Frederic Boilet du izena egileak eta bere bi harribitxiak La espinaca de Yukiko eta Mariko Parade dira. Komikiarena, zineak edota literaturak islatu ezin dezaketen hizkuntza berezia eta propioa dela frogatzen duten bi liburu. Bi altxor. Niri ez eskatu. Ez dizkiot inori utziko...

hurrengoa

tocándome los cojones

jaime centurión · ediciones la palma

Bidai liburu bat da. Baina ez da ohiko bidai liburua. Izenburuak argi uzten du Jaime Centurionek ez duela paisaien edertasunekin edo cultura ezberdinen deskubrimenduekin orgasmorik. Errepidean topatutako malandro irribarretsuak, garagardo beroa eta emakume asegaitzak. Centurionen kontakizunek ez dute moralinarik, beltzei beltz hotsegiten die eta putei puta. Betiko ozpinduei, Jaime Centurión, matxista, arrazista eta putaseme bat irudituko zaie. Baliteke. Centuriónen liburua bizitza bezalakoxea baita.