hurrengoa
eskubilkadak, AEBtako arte martzialen azpi-generoa nscanito   Asiako komunistak eta islamiar terroristak zitalak dira baina hauen artean bada aitonatxo barregarririk. Miyagiren (dar cera, pulir cera) klon zipayo hauek, yanki petralari, euren sekretu guztiak erakutsiko dizkiote. Honela yanki petralak bere vendetta odoltsua gauzatuko du, AEBtako etsai guztiak akabatuz. Hau da USAko arte martzialen azpigeneroaren tao-a. Reaganen garaietatik autoparodiara eta Bushekin berriro zineetara?
Lehendakari-aktorearen politikak zinera eramango ditu Chuck Norris eta bere gisako ¨rightfighters¨-ak, amerikako demokraziaren babesleak. Vietnamera itzuliko dira gerra galdu ondoren komunistak zigortzeko. Islamiar terroristak akabatuko dituzte Disneyworld lehertu baino lehen eta errusiarren inbasioak zapuztuko dituzte behin eta berriro. Beranduago, komunistak lagunak bihurtuko dira eta Seagal edo Van Damme bezalako gerlari xamurragoak agertuko dira. Alemaniako berdeak baina ekologistagoa lehenengoa eta autoparodiaz ahalbidetuko da bigarrena bere biolentzia arintzeko. Azken urteetan ¨rightfighters¨ hauek, txakurrak eta raperoak hartu dituzte lankide gisa, mafioso maltzur eta polizia korruptoak kolpatzeko. Telebistara pasa dira beste batzuk, ¨Walker¨ bezalako serietan, indioak babestera. Baina kasu, Islamiar terrorismoaren aitzakian, pantaila handietara itzultzeko aukera guztiak daude eta...ai...ai

Pedagogia eta demagogia amerikarra
Pelikula guzti hauek ikusi nituen txikitan eta behin baino gehiagotan gainera. Egun, ez naiz amerikar marinea eta ez dut Amed nire bizilaguna piramide sexualak egitera behartzen. Ultraeskuindar zinemagile babalore hauen propaganda da benetako arte martziala. Txuknorrisek, koronel txino bati, ¨mawasi¨ batekin enpasteak txikitzea edo Ariel sirenatxoa bere krustazeoarekin (debaho del marlll) abesten ikustea gauza bera da. Bi eszenak haurrentzako pentsatuak dira. Arazo bat dago ordea: AEB-tako haurrek 5-65 urte bitarte dituzte.

Pelikula hauek telebistan botatzen dituzten bakoitzean, berriro ikusteko joera misteriotsua baduzu...
¨Rightfighters¨ hauetako gehienak ez dituzu bideo-makinetan aurkituko. Zoaz hiri handi betetara; auzo itsusienaren bideoclub ilunena aukeratu eta vhs zaharretatik hatzak pasa: han egongo dira gure protagonistak marraeta izardun bandera, komunista mafiosoetatik eta motxilero islamiarretatik babesteko prest. Film hauek ikusteko beste aukera bat? Gaueko ordu txikietan, betiko tabernan, betikoekin betiko gauzetaz hitz egiten ibili beharrean, etxean geratu eta telebista piztu. -God bless America ! -Kia !

Eskubilkada ezagunenak: Chuck eta Aaron Norris, Steven Seagal, Jean-Claude Van Damme, Dolph Lundgren, Michael Dudikoff, Cynthia Rothrock, Don "The Dragon" Wilson...