• 1
  • 2
hurrengoa
Arabiar irudikapen garikideak    Terrorismo islamikoa, Coran, bazar, Alhambra, Ramadan, bizarra, Sherezade eta 1001 gauak, haima, Frankoren zaindariak, zapi palestinoa, Ala, tea, Jomeini, Chador, Mekka, harem, petrolioa, Osama, errezua, Hashish plantazioak, Muhamed Ali, paterak, alfonbrak, , kashba, xakea, zenbakiak, turbanteak, zimitarra, Saddam Hussein, kus kus, Hezbollah, sabel dantzariak,... Topiko eta irudi hauetatik haratago ba al dakigu ezer mundu islamiarraz? Ekialdera begiratu eta ikusten al dugu ezer komunikabideek eskaintzen digutenetik at? Esistitzen al da arte garaikide eta ausartarik herrialde hauetan?

Ekainaren 14 tik 19ra, Donostiako Artelekun Arabiar irudikapen garaikideak izeneko jardunaldiak antolatu dira. Mundu islamiarrean pentsamolde ezberdinak eta mota guztietakoak daudela adierazteko. Pentsamendu ¨modernoa¨ mendebaldarren esklusiba ez dela frogatu eta besteak beste, mundu islamiarrak badituela bere tresna eta pentsalariak aldaketak proposatu eta gauzatzeko. Kolonialismo intelektualari aurre egiteko eta komunikabideek erakusten ez diguten musulmanen aurpegia ezagutzeko aukera. Besteak beste, Eyal Sivan eta Michel Khleifi, Salima Ghezali, Aboubakr Jamai, Tariq Ramadan, Nadia Yassin eta Gema Martín Muñoz hizlariek, gai ugari proposatuko dute eztabaida foro eta hitzaldi publikoetan: eskualde horretako bilakaera politikoaren azterketa krisialditik ateratzeko; nazioarteko herriek eta mendebaldeko potentziek betetzen duten papera, eta bete beharko luketena; alderdi politikoen azterketa eta gaur egungo hautabide politiko diren aukerak; Islamaren egitekoa hautabide horretan; giza eskubideen egitekoa eta "terrorismoaren aurkako borroka"ri buruzko iritziak...