• 1
  • 2
hurrengoa
infiltration.org the balde   Mundu mailan existitzen den infiltrazio sare honek kaleratzen duen aldizkariaren leloak ongi definitzen du infiltration.org-ek bultzatzen duen filosofia: Joan behar ez duzun tokietara joan... sartzen uzten ez dizuten tokietan sartu...
infiltration.org esplorazio urbano erakundea da. Parte hartzea irekia du, egin beharreko gauza bakarra, leloak dioen moduan, joan behar ez duzun tokietan joatea da. Euskal Herrian, historikoki, infiltraziorako abilezia berezia garatu dugu. Demoek, insumisoek, Bardeetako pol�gono militarrean sartzen diren ekologista eta antimilitaristak, telebista errepetidoreak itzaltzen dituzten mendizaleak, solidarioak, Guggenheim-en bere koadroa zintzilikatzen duen artista...makina bat talde eta pertsonek aldarrikapen ezberdinetarako erabili du infiltrazioa. Infiltration.org-en ordea, ekintza hauen oinarria, infiltrazio ekintza beraren garrantzia aldarrikatzen dute. Guztiak gara infiltratzaileak, guztiak �kolatu� garelako inoiz behar ez genuen edo uzten ez ziguten tokian.
Infiltration.org-ek, ekintza hauen garrantzia azpimarratu eta zabaltzen du. Horretarako, beste batzuen artean, debeku seinaleen katalogo eta ikerketa, eraikuntza ezberdinen azterketak, infiltraziorako hiztegi berezia eta abar luze bat eskaintzen ditu. Erakunde publikoak, metroa, elizak, museoak, gune militarrak, nuklearrak... debekatuak dauden eremuetan kolatzeak suposatzen duen subertsio eta lege haustura garaipen bat da gero eta estuago lotzen gaituen gizarte honetan. Infiltrazioak ez ditu arauak, baina garbi jokatzeak bere abantailak ditu. Infiltrazioa espazio-debekatu kontzeptuaren aurkako bortizkeria da, ez jende edo objektuen kontrakoa. Zentzu horretan, debekatutako espazioetan elegantziaz, goante zuriz kolatzea aldarrikatzen da infiltration.org-en.

Infiltrazioak ez du mugarik.
Infiltration.org-ek mundu osoko esplorazio urbanoan aritzen diren taldeekin loturak ditu. Eta bertan "Basque Country"-rekin lotura hau topatu dugu. Helbide honetan, Bilbo esplorazio urbano gune gisa aztertzen duen proiektu interesgarri bat dago zintzilikaturik sarean. Baina ez da bakarra. Eremu asko dago esploratzeke. Erakunde ofizial eta militar guztiez gain, Lemoiz-ko zentral nuklearra, Urberuagako bainuetxea, EHU, Tabakalera eraikina, OPUS-eko Torreciudad... Esplorazio urbanoaren kausa iraultzaileak gero eta jende gehiago biltzen du. Loturak jarraitu eta mundu osoko espazioak irabazi.