• 1
  • 2
hurrengoa
london foodsion pekos pantxinet   I  pekos pantxinet Biarritz-London 49 Euro. Enpresaren kontura, Londonen bizi den lagunari nazioarteko deia egin diot. "Bale, berdin zait sofan lo egitea". Badut aterpea. Asteburua Londresera. Orain neskalaguna engainatu behar dut ostiralean aireportura eraman nazan. "Eskerrik asko ekartzeagatik, muxu bai, igande gauean itzuliko naiz, bila etorriko zara ezta? Bale, bai, ongi portatuko naiz". Ladies and gentlemen welcome to the AE-702 FLIGHT. "Azafata anderea, a gin-tonic bat please". Ordu bat gutxiago. Kanarietan bezala. Autobusez joango naiz zentrora. Bigarren solairua, B atea. Hau da. Txirri´┐Ża jo eta Beatles-en yesterdayren notak. Ze ingeles diren ingelesak... "Kaixo Nestor! Aspaldiko...Bai, lasai, astebururako bakarrik, ez dizuet txaparik emango ( zure neskalaguna, Jennifer, jasangaitza da gainera ). Zertara etorri naizen? Zuei bisita egitera... Ez duzula sinisten? Ez nau harritzen ... Ez, egia esan jatera etorri naiz. Asteburu gastronomikoa egitera". Poltsa txoko batean utzi eta etxetik atera naiz, Jennifer etxera heldu aurretik. Asteburu gastronomikoa egiteko asmoarekin etorri naiz baina inongo aurre plangintzarik gabe. Begiek eta sudurrak naramaten tokietara joateko asmoa dut. Ramon Saizarbitoriaren Rossetti-ren obsesioa liburuko protagonistaren moduan ibili naiz baina Victoria, museoak eta hilerriak alde batera utzita, Covent Garden, Chinatown eta Soho inguruko jatetxeak izan dira nire jomuga. Ez naiz gidetan azaltzen diren jatetxe garesti eta ponposoetan sartu, kalean bat batean begi eta sabel aurrean topo egin ditudanetan baizik. Besteak beste jatetxe greziar, turkiar, japoniar, argentinar, marrokiar, alemaniar, vietnamdar, libaniar, caribear, italiar, brasildar eta etiopiarretan sartu naiz tajine, sashimi, provoleta, kib-Bi naye, musaka, feijoada, nem ran, funghi ripienien moduko kutiziak jatera. Larunbat luzea dastatu dut. Munduko gastronomia guztiak hiri batean topatu ahal izatea gauza handi bezain beldurgarria da. Globalizazioa. Mestizaia. Homologazioa. Alienazioa. Nahikoa da! Ez dut garagardo gehiago edango. Goizeko hiruak. Ea soinurik egin gabe sartzen naizen apartamenduan. Edredoia utzi didaten sofan. Detaile bat. Bihar ez dut presarik jaikitzeko. Telebista piztuko dut. Hostia pornochanel-a... Eta zu ttippitto azkar puztu zara... kabroia! Mozkorra jaisteko lasto txikia eta lotara. Uhmmm, eta orain Jennifer azalduko balitz, uhmmmm. Ahhhh... Nola garbituko dut hau? Beno galtzerdiarekin... Heathrow... Izugarri politak dira aireportu handi hauek. Aireportuetako janariei erreparatzeko tarterik ez dut ordea, berandutu egin zait eta oraindik ez dakit zein atetik ateratzen den nire hegaldia. Biarritz Gate A 18. Hostia! "Last call" ! Welcome to the flight BA 706. Ufa... justu-justu. Lasterraldi honen ostean zerbait behar dut. "Excuse me,... may I have a gin-tonic bat please..."