audio ome & matxin
hurrengoa

MICE PARADE

Obrigado Saudade / Fat Records & Bubble Core Records

Argi dago Adam Pierce dela talde honen sortzaile bakarra bere izenaren hitzak lekuz aldatuta proiektuaren izena sortu dezakezula konturatzen zarenean. New York-tarrak musikarentzako gaitasun berezia du, instrumentu ezberdinak maisuki jotzeaz gain, azkeneko bost urtetan bere uztako disko eta single-ekin harrituta utzi gaituelarik.
Horretaz gain Him edo Dylans Group bezalako taldeetan parte hartzeko eta gainera bere diskoetxea (Bubble Core records) aurrera ateratzeko denbora du. Musikari honen aparteko munduan laborategiko pop doinuak bilatu ditzakegu. Honetarako folka hartzen du oinarritzat, honi elektronikako giro organikoak, ezinezko erritmoak eta muga gabeko irudimena nahasten dizkio, beti ere ukitu brasildar bereziarekin. �Obrigado Saudade� lanik berrienean ahotsen erabilera nabarmenagoak harritzen gaitu. Horretan Mum taldeko Anna Valtysdottir-en laguntza izan du, Adamen izugarrizko gaitasunarekin batera. Ahots hauek diskoari sendotasuna ematen diote, hasierako kantuak �himno�- tan bilakatzen direlarik, azkeneko abesti instrumentalak bigarren maila batean uzten dituzte ordea.

hurrengoa

DELOREAN

Bcore 2004

Zarauztarrek bigarren lan luzea aurkezten dute urtearen lehen txanpan. Oraingoan Underhill records diskoetxe iruindarretik Bartzelona aldera jo dute lan berria argitaratzeko. Zortzi kantu biltzen dira lan berrian guztiak ere aurreko diskotik aldenduta datozenak. Zuzenekoetan jada nabari zen soinu aldetik izan duten aldaketa hau, lehendabiziko diskoan giroak lasaiak baziren, orain azkar datoz, punka eta dantza erritmoak nahastuaz. Festarako ezinbesteko bola da lan berri hau, ispiluz josia eta bueltak emateari uzten ez dioten horietakoa. Giro hauek rock banda batek erabiltzen dituen formatuan lortzen dituzte: bateria, gitarra, baxu eta teklatuen laguntzaz, gaur egun Radio 4 bezalako taldeei emaitza hain onak lortzeko balio izan dien moduan. Nahiz eta disko guztian zehar kantuen egitura antzekoa izan, aipatu behar dugu mundu mailan gogor jo dezakeen taldea daukagula Euskal Herrian.