• 1
  • 2
hurrengoa
blaxploitation! black angel   USA 70-eko hamarkada. Afroamerikar biztanleria nazkatuta dago zineman beti Uncle Tom-ena egiteaz. Autobermatzeari ekiten dio eta behi zuriaren tripak beltzez margotuaz egurra ematea erabakitzen du. Horrela burutu zen etnia baztertu bat oinarritzat izan duen generorik matxista, harroputz, sasikume eta lotsabakoena. Eta han agertu ziren belzkote makarrak, txuloak, drogatak, detektibe ustelak, neska armatu haragitsuak eta gizon zuri kabroi aluak. Blaxplotation-ak zazpigarren artearen ber irakurketa egin zuen gizon beltza oinarri harturik. Aldarrikapena ez zen soilik politikoa izan. Zinema entretenimendu gisa ulertu zuen Blaxplotation generoak. Beltzek beltzentzat eginiko zinea.
Ile afroa, plataformak oinetakoetan, larruzko jaka luzeak, bisoi, urre eta lumazko kapelarekin jantzitako putazainak, armak, eta auto baldarrak. Tankera hau blaxploitation film guztietan ikusten da, baita beste azpigenero batzuetan, komedia kutsua duten Blackula edo Blackenstein adibidez.

Zuetariko norbaitek Shaft-en (John Singleton, 2000) remake deskafeinatu eta aseptikoa ikusi badu, dagoeneko ahazturik izango du. Bertsio berri honek originalaren kemenik ez bai du inondik inora. Tarantino-k ere bere omenaldi pertsonala egin zion generori "Jackie Brown" (1997) filmarekin, Pam Grier blaxpoitation-en jainkosa ukaezina protagonista zuelarik. "Who's the black private dick that's a sex machine to all the chicks?" galdetzen zuen Isaac Hayes-ek, eta emakume beltzez osatutako koruak �shaft!� erantzuten zion, soul, funky, eta disko musika nahasten zituen erritmoarekin. Izen ospetsuak daude soinu horien atzean, besteak beste Marvyn Gaye, Curtis Mayfield, James Brown, Solomon Burke edo aipatutako Isaac Hayes. Musika mota horrek oraindik arrakasta haundia du, eta diskoak denda espezializatuetan topa ditzakegu. Can ya dig it? Galdera bat datorkit burura, zuzendari europear "kontzientzia" dunen ikuspegiaz haratago zer nolako lanak ikusiko ditugu egun izorraturik dauden inmigrante afro-europarrak zine egiteari ekiten diotenean?