• 1
  • 2
hurrengoa
fundak arkitekturan. arkitekturaren fundak funda arkitektura   Azken urteotan azaldu zaizkigu eraikinak estaltzeko modu berezi eta ezberdinak. Betidanik, arkitektura beraren formak ematen zion itxiera edo �perfila� eraikuntzari. Gaur egun ordea, alde batetik eraikina daukagu eta bestetik, azken hau estali edo biltzen duen funda. Paco Rabanne-k diseinatutako oihal metalikoak bezala, fundak, gorputz bat babestu, estali, bildu edota janzteko funtzioa beharko luke izan. Funda ez bait da Guggenheim bezalako eraikin batek azaltzen digun �oskol� trinko bat, baizik eta bere barreneko gorputz edo eraikinarekin jolasean dabilen azal malgua. Beraz, funda arkitektonikoa lurrean zimurtuko litzake barrenean inongo funtzio edo kontenidurik eduki ezean, barru horrek ematen bai dio forma azalari.
Funda batek dependentzia dauka gorputz batekiko. Modaren munduan giza-gorputza bada, arkitektura arloan eraikina izango da. Halere, eraikin honek ez du arkitekturak eduki izan ohi dituen elementu askoren beharrik; beraz,. funtzio-sistema edo gorputz biluzi gisa gera daiteke espresiorik gabeko barne-eraikin hau; baina berau eta fundaren arteko erlazio-joko eta tarteetan sor daitezke arkitektura berri baten aberastasuna eta espresio bide berri anitzak.