hurrengoa
ladinamo.org txo!?   Azken bolada honetan Madriletik pasa bazara akaso konturatuko zinen badela gero eta zabalkunde handiagoa duen aldizkaritxo bat: LDNM. Proiektu txiki ezberdinek osatutako Ladinamo kolektiboaren aldizkaria hain zuzen ere. Oraintxe ireki dute egoitza izango den kafea. LDNM osatzen duten proiektuen artean lehenengo liburua jada kalean eta bidean datozen beste bi dituen argitaletxea, honezkero 3 muntai ezberdin aurkeztu dituen antzerki taldea, pixkanaka diskoa prestatzen dabilen musika taldea, Madrilen barna egiten diren hainbat sesioetan aurkitu dezakegun Dj kolektiboa, eta dantza taldea aurkitu ditzakegu... oraingoz. Madrilen banatzen da gehien LDNM, baina Bartzelonan ere badabiltza (bertan izanak dira proiektua aurkezten baita Gijonen ere) Aragoi, Galiza eta Andaluziatik aleren bat barreiatu dute, eta dirudienez ez nintzateke harrituko Euskal Herrira denbora laburrean iritsiko balitz. Bihilabetekariak sei ale baino ez daramatza eta bere izena gero eta gehiago entzun daiteke espaniar estatuko komunikabideetan. Dohaineko aldizkarien munduren parte izanda ohikoak baino ikuspegi kritikoago dauzkala esan dezakegu, artikulu mamitsuetaz hornituta, gizartea, musika, antzerkia, artea, literatura, zinema, komikia, software librea, erreportaje grafikoak eta kultura orokorra jasotzen ditu.
Madrilen ireki berri den Kafean bertan dituzten liburutegi eta software libreez hornitutako ordenadoreak erabili ahal izanen dituzu. Gosaldu, bazkaldu, batidoak hartu eta horretaz gain erakusketak, hitzaldiak, proiekzioak, Dj sesioak eta beste hainbat gauza izanen dira bertan. Ladinamokoak gero eta jende gehiago hurbil dadin espero dute, modu horretan autonomoak baina bateratuak izango diren proiektu ezberdinak areagotzeko asmoa dute. Erne ibili, Madrid se mueve!.